Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
martxoak 8

Emakumeak itzaletik aterako dituztela argi dute

Mugimendu feministak deituta, manifestazioa egin dute arratsaldean. Wikilariak omendu dituzte, emakumeen biografiak azaleratzeagatik.

martxoak 8 oiartzun 2024 manifestazioa
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/08

Martxoaren 8ko urteroko manifestazioak isilean eta inurri lanetan ari diren emakume talde bat omentzeko balio izan du. Oiartzungo Wikiemakumeak taldeko kideek aitortza jaso dute duela urte batzuk hasi zuten lanarekin hasi eta jarraitzeagatik: emakumeen biografiak sortu, hartara ikusgarri bihur daitezen.

Bukaerako ekitaldian, El futuro es femenino liburuko pasarte bat gogorarazi du Oiartzungo Feministen Asanbladako kide batek. Pasarte horren arabera, irakasle batek hiru museora joateko agintzen die beraien ikasleei: Historiakoa, zientzietakoa eta arte ederretakoa. Hiruretarako etxeko lan bera jarri die: “Bila ezazue emakume bat”.

Museo horietan bezalaxe, kale, lorategi eta abarren izendegian emakume “gutxiegi” daudela iritzi du Oiartzungo Feministen Asanbladak. “Gure jendartean, gaur egun eta baita historian zehar ere, gizonak izan dira abiapuntu eta historia kontatzaile”, azaleratu dute. “Haien neurrirako eta neurriko kaleak, administrazioak eta kontakizunak egin dituztenak”, salatu dute.

“Emakumeok, berriz, genuenarekin egin dugu aurrera; alboan, zirrikituetan eta arrakaletan, hazteko grinaz eta emakume ausart batzuen kasuan loratu eta espazio publikoa hartuaz”, gaineratu dute.

Wikiemakumeak, txalotuak

Oiartzungo Wikiemakumeak taldeko partaideak omendu dituzte: Jaione Ugaldebere, Josune Igoa eta Izaskun Madariaga.

Eskerrak eman dizkiote Oiartzungo Feministen Asanbladari, egin dieten aitortzagatik. Oiartzungo 43 emakumeren biografiak egin dituztela gogorarazi du Madariagak, baina oraindik asko falta direla egiteko: etxekoandreak, musikariak, giza eskubideen aldeko aktibistak, maistrak…

“Historiaren ahanzturan geratzeko arriskutik atera nahi ditugu eta guztiak ahaldundu. Hauxe da gure lana, emakume horiek guztiak bistaratzea, emakumeen indarra biltzea eta dagokion lekura aupatzea”, gaineratu du Madariagak. Euskarazkoan %28ra igotzen da kopurua.

Igoak Wikipedia zer den azaldu du, eta gizon eta emakumeen arteko biografietan dagoen arrakala nabrmendu du, esanez Wikipedia globalean %18,7 bakarrik direla emakumeenak. Ordezkaritza baxuak ondorioak dituela ohartarazi du, eta horietan nagusiena da emakume erreferenteen falta izatea.

Oiartzungo Wikiemakumeak taldea lanean hasi zeneko zenbakiak gogorarazi ditu Ugaldeberek: “Gu hasi ginean euskarazko Wikipedian biografia zuten oiartzuarren % 20,5 bakarrik ziren emakumeenak eta %79,5 gizonenak. Orain parekidetasunera iritsi gara: biografiatuen erdia dira emakume eta beste erdia gizon”.

Oiartzuarrei gonbita egin diete, Wikipedian biografiak egitera anima daitezen. Hurrengo bileraren dataren berri eman dute: hilaren 18an izango da, 10:30etik 12:30era, KZgunean.

Biografiatuak

Jarraian, mugimendu feministako kide batek hartu du hitza. “Arrakalen itzalpera” zigortutako emakume batzuen izenak zerrendatu ditu: Maitxo segalara; Josefa Martiarena, Frantziska Astibia, Maria Angeles Esnaola, Maddi Sansberro eta Maria Garaiar, adibide batzuk jartzeagatik. “Emakumeak ziren, indartsuak ziren eta gorantza haziz lortu zuten argiari jarraiki loratzea”, jarraitu du.

Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Institutuko ikasleek Wikipediara eraman dituzten bi oiartzuarren biografiei errepasoa eman diete: Maddi Sansberrorenari eta Maria Azeo Maitxo segalariarenari.

Oiartzuar horien izenak entzutea “gozagarri” egiten zaiela aitortu dute mugimendu feministakoek, eta haiek oroitzearen garrantzia eta ezagutza ezinbestekotzat jo dituzte. “Zein zoragarria Wikiemakumeak egitasmoaren baitan bildutako emakumeen bizipen sorta. Eskerrik asko bihotzez emakumeon istorioak iraunarazteko lana hartzeagatik eta izan garenaren eta gaur garenaren bilduma eder hau egiteagatik!”.

Wikipedian emakumeen biografiak bezalako “keinu txikiek” Historia aldatzen dutela ziurtatu dute, eta emakumeek eurek kontatu behar dituztela beraien kezka, bizipen, lorpen, iraultza eta borrokak. “Zaintza ere badelako imaginarioa aldatu eta itzalean utzitako emakume erreferenteak argitara ekartzea”.

Mendeetan zehar emakume “indartsu, ausart eta borrokalariak” egon direla berretsi dute, eta haien izenak “askatasun haizeetan” iritsi direla. Transmisioaren beharrean jarri dute fokua, eta lan horretan jarraitu behar dela. “Jarrai dezagun historia egiten, izan gaitezen emakume ausart eta borrokalari, badugu zer egina, badugu non egina, Gora borroka feminista!”.

Ekitaldia bukatzeko, Telletxea ahizpek Anarik bertsionatutako Nacho Vegasen Vinu, cantares y amor abestiaren egokitzapena kantatu dute. Zutik, emakumea-k ereserki feministak jarri dio ginga.

Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Ondartxo-taberna_800x600
Ondartxo-taberna_800x600
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Orereta-ikastola_800X600
Orereta-ikastola_800X600
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Pasaia-Lezo-Lizeoa_800x600
Pasaia-Lezo-Lizeoa_800x600
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Oiartzo-ikastola_800x600
Oiartzo-ikastola_800x600
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Lete-Itzulpenak_800x600
Lete-Itzulpenak_800x600
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
NAIU-estetika_800x600
NAIU-estetika_800x600
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Plaiaundi-LHII_800x600
Plaiaundi-LHII_800x600
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Pio-Baroja-BHI_800x600
Pio-Baroja-BHI_800x600
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun
Martxoak 8 2024: Oiartzun

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.