Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pilota "emakumeen kirola ere badela" aldarrikatuko dute asteburuan

Etzi eguerdian emakumeen partida profesionalak jokatuko dituzte asteburuan. Oiartzungo Udalak ikustera animatu ditu oiartzuarrak, emakumeena ere badela erakusteko.

pilota emakumeena oiartzun Nora Velez del Burgo Feminismo zinegotzia eta Edorta Fernandez Kiroletakoa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/08

Etzi —igandea— emakumeen arteko pilota profesionalak jokatuko dituzte Madalensoron, 12:00etan hasita. Ados Pilota enpresako —emakume profesionalak dituen bakarra— binakako txapelketako partida izango da. Aurretik, pilota eskolakoak arituko dira.

Oiartzungo Udalak herritarrak animatu ditu bertara joan daitezen. Izan ere, gabezia ikusten du udalak. “Maskulinizatutako kirola izan da pilota historikoki. Askoz gehiago dira kirol honetan aritzen diren gizonak emakumeak baino”.

Iaz egin zuten kiroleko diagnosi feministaren ondorioak argiak dira: federatuta dauden 53 pilotari oiartzuarretatik bat bera ere ez da emakumea, eta Pilota Eskolan aritzen diren 50etik, neskak lau bakarrik dira.

Udalak gaineratu duenez, azken urteetan lanketa egin da zifrak parekatze aldera, baina oraindik “bide luzea” egiteke dagoela aitortu dute. Pilota emakumeena ere badela ikusarazi eta kirol hau probatzeko aukera eskaintzeko hainbat ekintza antolatu ditu asteburuan udalak.

Bihar, topaketa

Larunbat goizean pilota topaketa egingo dute Madalensoro kanpoaldean. Pilota modalitate ezberdinak probatu eta lantzeko aukera izango dute LH 5 eta 6ko neskek, hainbat txandatan.

10:00etan LH6koen txanda izango da, eta 11:00etan, 5. mailakoek. Hamabost minutu lehenago geldituko dira Madalensoro kanpoan, eta bertatik abiatuko dira jarduera ezberdinetara. Toki berean bukatuko dute gero ordu bete geroago, 11:00etan (LH 6) eta 12:00etan (LH 5).

Eskola Kirolan parte hartzen dutenez gain, bi ikastetxeetako LH5 eta LH6ko neska denak gonbidatuta dituzte pilota topaketara.

Igandean, partida

Gerriko gorria jantziko dute Andrea Aldaregia latasarra eta Olatz Ruiz de Larramendi eulatearra izango dira. Nafarrek arerio izango dituzte Goiuri Zabaleta leitzarra —hamalau urte besterik ez ditu— eta Irati Zabala lizartzarra.

Partida etzi eguerdian izango da, Madalensoron, 12:00etan hasita. Sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, Oiartzungo pilotalekuko txarteldegian. Aurretik —11:00etan hasita— Oiartzungo pilota eskolako haurrek partidak jokatuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.