Itsas korapiloak egiten ikasiko dute Pasaiako haurrek
8-12 urte bitarteko pasaitarrek itsasontzietan ezinbestekoak diren sokak erabiltzen ikasteko tailerra egingo dute Albaolan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/03/itsas-korapiloak.jpg)
Albaola Itsas Kultur Faktoriak tailer interesgarria antolatu du datorren iganderako (hilak 17). Honetan, itsasontzietan ezinbestekoak diren sokak erabiltzen ikasiko dute 8-12 urte bitarteko haurrek, korapilo ohikoenak ikasiko dituzte.
10:30ean abiatuko dute tailerra, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango duela aurreratu dute. Parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira, eta helbide honetara idatziz edo 943 39 24 26 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena.