Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Liderrari ongi eutsi diote OKEko neskek

Eibar Bren kontrako partidan defentsa lan bikaina egin dute oiartzuarrak. Areto futboleko talde nagusiak liderraren kontra galdu zuen haien kantxan.

oiartzun eibar b 2024 kronika Oiartzuarrek Eibar Bren bisita jaso zuten larunbat arratsaldean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/11

Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak liderraren bisita jaso zuen larunbat arratsaldean. Defentsa lan bikaina egin zuten oiartzuarrek, eta puntu bat etxean geratzea lortu zuten areriorik zailenaren aurrean.

Lan serioa egin zuten norgehiagoka osoan zehar, ongi kokatuta egon baitziren zelaian, eta eibartarrei ez zieten aukerak sortzen utzi. Hala ere, oiartzuarrek eurek ez zuten gola usaindu ere egin, eta partida husna bukatu zen.

Mutilek, berriz, Real Union Bren zelaia bisitatu zuten. Fernandezek sartu zuen oiartzuarren gola, partida hasi eta berehala. Hala ere, irundarrek berdinketa lortu zuten. Oiartzuarrek epailearen erabakiei protesta egin zieten, baina partida bana bukatu zen. Lau partida daramate porrota ezagutu gabe.

Areto futbola

Lehen Mailako areto futboleko taldeak Lauburu Ibarraren kantxa bisitatu zuen. Tolosaldekoak mailako liderrak dira, eta oiartzuarrek haiek harrapatzeko aukera zuten.

Partida ongi hasi zen oiartzuarrentzat, hamargarren minutuan aurreratzea lortu baitzuten. Hala ere, Ibarrako taldeak atsedenaldia baino lehen buelta ematea lortu zuen, bi gol sartuta.

Bigarren zatia hasita, ibartarrek beste bi gol sartu zituzten. 4 eta 1eko emaitzak gehiegizkoa zirudien, baina oiartzuarrek azken bost minutuetan erreakzioa lortu zuten, bi gol sartuta. Zoritxarrez, ez zen gehiagorako aukerarik egon.

Miren Tabernak, berriz, erraz irabazi zuen Zarautzen. Bi gol zeramatzaten hamargarren minuturako, baina zarauztarrek aldea txikitzea lortu zuten. Hala ere, aldageletara joan aurretik beste bi gol lortu zituzten oiartzuarrek. Bigarren zatia antzera joan zen, eta beste lau gol gehiago eskuratu zituzten bisitariek.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Oiartzun — Eibar B: 0-0.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Real Union B — Oiartzun: 1-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Leioako Emakumeak: 0-0.

Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.

  • Oiartzun B — Dunboa Eguzki: 0-2.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Ostadar — Oiartzun C: 8-0.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Hondarribia — Oiartzun: 4-3.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Trintxerpe: 1-5.

Mutilen Gazte Maila. Gipuzkoako Kopa: M1.

  • Oiartzun C — Amara Berri: 0-3.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Laburu Ibarra — Oiartzun: 4-3.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Zarautz Gran Camping  — Miren Taberna OKE: 1-8.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.