Xanistebanetako Gazte Eguna prestatzen hasiko dira
Biyurrieneak bilera antolatu du datorren ostiralerako, hilak 15. Abuztuaren 5a prestatzen hasiko dira arratsean.
Ia bost hilabete falta dira xanistebanak irits daitezen. Hala ere, gauzak ongi atera daitezen aurretik ongi prestatu behar ohi dira.
Horregatik, Biyurrieneak — Gazte Eguneko talde motorreko kide dira— bilerara deitu du datorren ostiralerako, hilak 15. Abuztuaren 5eko bazkari erraldoia eta gainontzeko ekitaldiak prestatzen hasiko dira.
Elizalde ikastetxeko pilotalekuan jarri dute hitzordua, 19:00etan. Gazte Eguna fintzeko lehenengo bilera izango da hori.