Giriziak, Antxin Ezkerra zenari: "Eskerrik asko egindako guztiagatik"
Girizia elkarteko pilota sailak bere kide izan zenari ekarpena eskertu dio. Palista "bikaina", eta pertsona "jatorra, langilea eta eredugarria" izan zen.
Pasa den igande goizaldean hil zen, 58 urterekin, Juan Ezkerro Olaizola Antxin palista oiartzuarra. Girizia elkarteko pilota sailean aritu zen, eta bere kide izan zirenek oharra plazaratu dute, Antxini eskerrak emateko.
Gogorarazi dutenez, “urte askoan” Giriziako pilotari, ordezkari, begirale eta beste hainbat lanetan ibilitakoa da. “Palista bikaina eta pertsona jatorra, langilea eta eredugarria izan da ezagutzeko zortea izan dugunontzat”, gaineratu dute. Girizian “hutsune handia” utzi duela nabarmendu dute.
Jakinarazi dutenez, azken agurrera Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa “osotik” hurbildutako pertsonak izan ziren. “Agurra xumea, hunkigarria eta jendetsua izan zen. Bertan ikusi zen zein maitagarria izan den eta oraindik izaten jarraitzen duen guretzako. Adiorik ez, eskerrik asko egindako guztiagatik”.