Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskara "ezagutu eta indartzeko" tresna dute

Hamar hilabeteko prozesu baten ondoren, Euskararen Plan Estrategikoa osatu du Oiartzungo Udalak, eragileekin batera. Laugarrena da, eta hiru ildo estrategiko izango ditu.

euskaraz urtabe Urriaren 28an egin zuten saioko irudia.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/15

Oiartzungo Udalak laugarren Euskararen Plan Estrategikoa izango du. Hamar hilabeteko prozesua izan da, eta herriko hamarnaka eragile eta norbanakok hartu du parte dokumentuaren diseinuan. 2024-29 eperako indarraldia izango du. Lanerako tresna berri horrekin euskararen ezagutza eta erabilera indartu nahi dituzte.

Parte hartzearen garrantzia berretsi du Oiartzungo Udalak, prozesuaren «erdigunean» herritarrak izan baitira. Haiek «eztabaidara eta hausnarketara bultzatu» dituztela erantsi dute, ildo nagusiak herritarrek esandakoengandik ateratzeko. «Bidea gidatzen, talde eragile bat izan dute, eta bertan parte hartu dute Oiartzungo Udaleko hizkuntza normalizazioko teknikariak, euskara zinegotziak, UEMAko ordezkariak, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko ordezkariak, Oarsoaldeko euskara teknikariak eta Ahize-AEK aholkularitza zerbitzuko teknikariek», nabarmendu dute.

Plana prozesu horren emaitza izan da. Hainbat urratsetan eginda iritsi dira horraino. Lehena, euskararen egungo diagnosia egitea. Udalak jakinarazi duenez, hainbat iturri erabili zituzten horretarako: datu soziolinguistikoak, galdetegiak eta herritarrekin izandako elkarrizketak, besteak beste. Bost sektoretan lan-mahaiak egin dituzte: euskalgintza eta hedabideak; aisia, kultura eta kirola; hezkuntza eta familia; arlo sozioekonomikoa; eta gazteak. «Entzuketa lanetik ateratako ideia, iritzi eta ondorioekin osatu zuten herriko egoeraren diagnosia, eta horren arabera diseinatu dute 2024-2029ko Plan Estrategikoa», adierazi du udalak. Gainera, urriaren 28an mintegia egin zuten, goiz osoa iraun zuena: lehentasunak eta ekintza proposamenak landu zituzten han.

Indartzea, helburu nagusia
Plan estrategiko berria —laugarrena izango da—, beraz, herritarrek eta udalak izango duten tresna izango da. Helburu argia dute: euskararen erabilera eta ezagutza indartzea. Horrela, «euskal hiztunak sortu eta ahalduntzeko zein euskararen komunitatea sendotu» nahi dute. Oiartzunen euskara ikasteko estrategiak jasotzen ditu, Eusko Jaurlaritzak proposatutako AROA marko estrategikoaren barruan kokatzen direnak.

Hiru helburu nagusi zehaztu dituzte. Lehenengoa honakoa izango da: «Oiartzungo udalerrian euskararen aldeko kontzientzian eta transmisioan eragin». Bigarrenaren kasua, berriz, euskarara hurbildu ez diren edo gerturatzen ez diren herritarrak hizkuntzara hurbilaraztea da. Hirugarren helburua honakoa da: euskararen aldeko «politika ausartak» hartzeko bidea egitea.

«AROA marko orokorraren barruan lehenetsi diren sei ardatzak lantzeko (gobernantza, jarrerak/motibazioak, gaitasuna, erabilera, ikerketa eta komunikazioa) hamalau erronka finkatu dira horretarako», azaldu du udalak. Bakoitza aurrera eramateko ekintzak jaso dituzte plan estrategikoaren dokumentuan, arloka edota lan-ildoka. «Ardatz estrategikoak azken helburuak dira, eta erronkak, azken helburuak lortzeko bidean, epe ertainerako jartzen ditugun helburu lorgarriak», gaineratu du udalak. Orain arte fruitua eman duten jarduera edota ekintzak ere jaso dituztela gogorarazi dute.

Herritarren eta eragileen parte hartzea ez da diseinura mugatuko, euskalgintzako taldeekin egingo diren etorkizuneko lanketetan elkarlanean arituko baitirelako, «orain arte bezala».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.