Madalen Sarietarako lanak aurkezteko epea, zabalik

Lanak aurkezteko epea apirilaren 19an bukatuko da.

Madalen Sarietako iazko sari banaketa.

Madalen Sariak literatura lehiaketarako lanak aurkeztu daitezkeela k¡jakinarazi du udalak. Apirilaren 19an bukatuko da lan horiek aurkezteko epea. Sariketaren helburua, Errenteria-Oreretan bizi edota bertan ikasten dutenen  euskaraz idazteko ohitura sustatzea da.

Lehiaketaren gaia aurten, Valeriano Icetak udal pleno aretorako margotutako Alegoria murala izango da, udalerriaren iragana, oraina eta etorkizunaren gaineko hausnarketa sustatu asmoz. Parte hartzeko baldintza bakarra: Errenteria-Orertean bizitzea, edota bertako Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergo edo Lanbide Eskolako ikaslea izatea.

Sariketaren oinarriak eta informazio guztia, hemen klik eginda kontsulta daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.