Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Pasaiako bidegorri sarearen "zabarkeria eta utzikeria" salatu du Eguzkik

Pasaia bezalako eremu batek "bidegorri seguru eta egoki bat" behar duela nabarmendu du talde ekologistak, "Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialak aurreikusten duen moduan".

Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo,Pasaia
2024/03/15

Aste honetan hasi dituzte Lezo eta Pasaia lotzen dituen bidegorriaren azken faseko lanak. Aspalditik proiektuaren atzerapenak salatzen eta trazatua hobetzeko proposamenak egiten aritu da Eguzki talde ekologista. Obrak hasi direla probestuz, zenbait kontu argitu nahi izan dituzte, eta eskera zehatzak egin.

Lehenik eta behin herritarrek aspalditik eskatutako proiektua dela gogorarazi dute, “bi pertsona gurutzatzen diren bakoitzean errepidea inbaditu behar izateak dakarren arriskuagatik”. Dena den, herritarren eskaerak ez dituztela aintzat hartu salatu dute eta plana “behin eta berriz urratu” duela, “arreta desbideratuz eta hainbat aitzakia erabiliz”.

“Utzikeriazko” egoera horrek herritarrengan “abandonu sentsazioa” eragin duela diote, “kasu honetan aldundiaren aldetik. Izan ere, beste batzuetan denbora eta dirua beste obra faraoniko batzuetan inbertitzera ohituta dago, eta, aldiz, egunerokoan eragiten diguten gai horiekin, beren esku hartzea luzatu egiten da denboran eta, ekonomiari dagokionez, ahalik eta baliabide gutxien erabiltzen ditu, hala nola, Pasaiako saneamenduarekin”, esan dute.

Badiako bidegorri sarearen gaineko jarduketa obra honekin bukatzen ez dela erantsi dute. Pasaia bezalako eremu batek “bidegorri seguru eta egoki bat” behar duela nabarmendu dute, “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialak aurreikusten duen moduan”.

Plan honetan jasotzen denez, sekzioaren zabalerak 4 metrokoa izan beharko luke txirrindulariak eta oinezkoak batera egoteko bidea bada eta azken horien dentsitatea handia bada: “hara non Lezo eta Pasai Antxo arteko espaloia bidegorri gisa katalogatuta dagoen bizikletentzat eta oinezkoentzat, nahiz eta punturen batean galtzadaren zabalera 1,40 metrotik beherakoa izan. Eta bidegorri katalogazio hori gauetik goizera egiten da trazadura konpontzeko edo zaharberritzeko inolako obrarik gabe, informazio kartel batzuk jarrita soilik”, erantsi dute, amorruz.

Kasu honetan ere “zabarkeria, utzikeria eta bizikletek eta ibiltariek egunero erabiltzen dituzten azpiegituretan inbertitzeko gogo urria” errepikatzen dela esan dute azkenik. Lezo eta Pasai Antxoko zati horri dagokionez, zabalerak oinezkoak eta bizikletak batera ibiltzeko baldintzarik betetzen ez duenez, oinezkoen erabilera lehenetsi behar dela uste dute, eta “baldintzak hobetu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.