Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

OKEren taldeentzako hasi da udaberria

Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusiek puntuak lortu dituzte asteburuan. Hiru garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte oiartzuarrek.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/18

Udaberria etzi goizaldean hasiko da, baina Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusiei lehenago loratu zaie. Izan ere, talde guztiek puntuak lortu dituzte asteburuan jokatutako partidetan.

Lehenak jokatzen areto futboleko taldeak izan ziren, ostiral arratsean. Lehen Mailako taldeak Oarsoaldeko derbia jokatu zuen Lezoko Bekoerrota kiroldegian, Gaintxuren kontra.

Lehenengo zatia nahiko berdindua joan zen, baina oiartzuarrek aurreratzea lortu zuten. Bigarren zatiaren hasieran golak bata bestearen atzetik etorri ziren, eta 0-4 aurreratu ziren. Lezoarrak esnatu ziren, eta beste hiru gol sartu zituzten, baina ez zen nahikoa izan puntuak etxean gera zitezen. Oiartzuarrek, beraz, hiru puntuak poltsikoratu zituzten.

monte oiartzun 2024

Miren Taberna-Mondrate, ostiralean.

Bigarren Mailan, Miren Tabernak Mondrateren bisita jaso zuen. Lehenengo zatian oiartzuarrak nagusi izan ziren, baina ez zen golik izan. Bigarren zatian nagusitasunak bere fruitua eman zuen, eta hiru gol sartu zituzten Elorsorokoek. Arrasatearrek ohorearen gola erdietsi zuten partidaren bukaeran.

Futbolean, lau puntu

Emakumeen talde nagusiak Kantabriara txangoa egin du asteburuan, Monteren etxera. Etxekoek lehenengo hamar minutuetan ongi eutsi zioten bisitariei, baina, mendiak margaritak jasotzen dituenaren moduan, golak bata bestearen atzetik pilatu zituzten oiartzuarrek.

monte oiartzun 2024Nahia, Lizaso eta Rebecca —azken horrek hat-trick bat lortu zuen— izan ziren golegileak. Bosgarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek, baina orain laugarrenekin —Mulierrekin— berdinduta daude, 44na punturekin.

Gizonek, berriz, berdindu egin zuten, etxean. Tolosaren kontra aritu ziren, eta hasieratik oso lehiatua izan zen partida, eta bi taldeek izan zituzten aukerak. Ez zuten batzuek ez besteek asmatu, eta markagailuak erakutsi zuen husnako emaitza —bi eguzkiren modukoak— izan zen bidezkoena.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Monte — Oiartzun: 0-5.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun — Tolosa: 0-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Alaves B — Oiartzun B: 5-0.

Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.

  • Landetxa — Oiartzun B : 1-1.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun C — Tolosa B: 0-1.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Oiartzun — Arrupe Chaminade: 1-5.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Hondarribia B — Oiartzun B: 2-1.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila. Kopa M-1.

  • Mariño B — Oiartzun C: 1-4.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Gaintxu — Oiartzun: 3-4.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna — Mondrate: 3-1.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.