Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

"Pasai Donibaneko biztanleok ez dugu saneamenduarekin hau errepikatzerik nahi"

Udal gobernu berriak "elkarlanerako borondatea" adierazi duela diote bizilagunek. Harreman honek hobekuntzak ekarri baditu ere, proiektua oraindik ez dela udalean erregistratu ezta entregatu ere salatu dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/03/18

Pasai Donibaneko saneamenduaren aldeko taldeak ohar bat kaleratu berri du, proiektua gaur egun zein puntutan dagoen azaldu eta udalari zenbait eskaera egiteko. Udal gobernuarekin izandako harremanak hobekuntzak ekarri baditu ere, kezkati dira proiektuaren etorkizunarekin. “Pasai Donibaneko biztanleok, ez dugu saneamenduarekin haur errepikatzerik nahi, are gehiago, ez dugu hau errepikatzea merezi”, esan dute.

Iazko maiatzean EH Bilduren eskuetan geratu zen Pasaiako Udala, eta ordutik zenbait  bilera izan dituzte auzotarrekin. Hasieratik “elkarlanerako borondatea” izan dutela adierazi dute, eta une honetan “elkarlan horren fruituak agertzen” hasi direla. Izan ere, aurretik eskatu bezala, Larrabide auzoa ere saneamendu sare berrira lotuko dute. Taldekoek jakinarazi dutenez, udalak aurten idatziko du proiektua, eta haren asmoa dela, saneamenduaren bigarren fasea bukatzerakoan, Larrabide auzoko ur zikinak saneamendu sare berrira konektatzea.

“Herritarren borrokak eta babesak eszenatoki berri bateko atarira eraman gaitu, proiektuan hobekuntza batzuk lortzera iritsiz, udal gobernutik adierazi zaigunez. Gasa alde zaharrean ezarriko da, ahaleginak egingo dira ahalik eta etxe gehien saneamendu berriko sarera lotu daitezen, eta obren iraupena murriztuko da”. Horrez gain, aldundiak jakinarazi dienez, iraila eta urrian hasiko omen dute proiektuaren lehen fasea, eta gutxi gorabehera, 7 hileko iraupena izango duela.

Dena den, proiektua oraindik ez dela udalean erregistratu ezta entregatu ere salatu dute taldekoek, eta honek “orain arteko kezkak areagotu” dituela diote: “Epe motzean lizitaziora ateratzen ez bada aurten ere ez da burutuko obra hau, dagoeneko urtebeteko atzerapenarekin hastekoa zena ez dakigu aurten gauzatzea iritsiko den ere. Udala denez gertutasunez herritarrak ordezkatzen gaituen administrazioa, berari irmoki eskatu nahi diogu aldundiari exijitzeko aurten obra gauzatzeko hartua zuen konpromisoa betetzea”.

Borroka luzea
Hedabideei bidalitako ohar honetan, lehenik eta behin, atzera bota dute begirada taldekoek. Honetan gogorarazi dute 2021ean aurkeztu zutela saneamenduaren aurreproiektua aldundiak eta udalak. Orduan aurkeztutako proiektuan gabezi asko zeudela ondorioztatu zuten sanjuandarrek, taldekoen arabera, 40 etxebizitza saneamendutik kanpo gelditzen baitziren, besteak beste. Orduan osatu zuten auzo batzarra, ordutik tinko borrokan aritu dena “proiektu integral” bat lortzeko asmoz.

Azkenean, obra bi fasetan egitea erabaki zuten eskudunek. 2022an saneamenduaren proiektuaren lehen fasea argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta bertan sanjuandarrek egindako eskaera bakar bat ere ez zutela jaso diote, amorruz. Alegazioak aurkeztu zituzten orduan taldekoek eta erantzunik ez zegoenez, Arartekora jo zuten, udala eta aldundiarekin bitartekari lanak egin ditzan. 2023an, berriz, EH Bilduren udal gobernuarekin hizketan hasi ziren, lehen aipatu bezala, zenbait hobekuntza lortuz.

 

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Saneamendu sarea, bidean aurrera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.