Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Sexu-jazarpenaren lehen protokoloa onartzea aztertuko du plenoak

Hileroko udalbatzarra astebete aurreratuko dute, etzira. Hamabi puntu izango ditu. Hautets-mahaien zozketa ere egingo dute aste honetan.

plenoa oiartzun martxoa 2024 Aste honetan bi aldiz elkartuko da udalbatza.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/18

Oiartzungo udalbatza hileko azkeneko asteazkenean bildu ohi da, baina udaberriko oporraldia dela eta, astebete aurreratzea erabaki dute. Etzi —hilak 20— izango da, 18:00etan hasita.

Hamabi puntuko gai-zerrenda izango dute esku artean. Askotariko gaiak aztertuko dituzte. Oiartzungo Udalaren sexu-jazarpenaren, sexuan oinarritutako jazarpenaren eta bestelako jokabide diskriminatzaileen aurreko lehen protokoloa onartzea izango da nabarmenduetako bat.

Gainera, Soinuenea fundazioarekin duten hitzarmena berrituko du udalak, besteak beste. Honakoa izango da gai zerrenda osoa:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. Oiartzungo Udalaren sexu-jazarpenaren, sexuan oinarritutako jazarpenaren eta bestelako jokabide diskriminatzaileen aurreko lehen protokoloa onartzea.
  3. Energia elektrikoaren, gasaren, uraren eta hidrokarburoen garraiorako instalazioen alde udal jabari publikoaren erabilera pribatibo eta aprobetxamendu bereziagatik tasari eragiten dion Zerga Ordenantzaren zuzenketa onartzea.
  4. Oiartzungo Udala eta Soinuenea Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea eta haren baitako 2024ko dirulaguntza ordaintzea.
  5. Elorrondo kaleko 66an igogailua jartzeko obra baimenari lotutako likidazioan hobaria aplikatzea.
  6. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea eta dagokionean itzulpenak egitea eta ordezko agiri zuzenak igortzea.
  7. 02/2024 zenbakiko kreditu aldaketa onartzea.
  8. 2023 ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
  9. 01/2024 zenbakiko kreditu aldaketaren berri ematea.
  10. 2023ko Finantza Kontroleko planari buruzko ekintza planaren berri ematea.
  11. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  12. Eskari-galderak.

Hautets-mahaien zozketa

Ez da hileko udalbatzarra bakarra izango. Izan ere, biharamunean —ostegunean, hilak 21—, Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeetako mahaiak osatzeko zozketa egingo dute.

Udalak adierazi duenez, ezingo dute asteazkeneko plenoan egin, hauteskunde egutegiak zozketa hilaren 21a baino lehen ezin dela egin ezartzen duelako.

08:30ean egingo dute zozketa publikoa eta ostegunean bertan hasiko dira udaltzainak mahaikide izatea egokitu zaienei jakinarazpenak banatzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.