Emakume wikilariei buruzko dokumentala, etzi Landetxen
'WikiEmakumeok DOnK' dokumentala proiektatuko dute Landetxeko areto nagusian. Sarrerak online eros daitezke oraindik.
![WikiEmakumeok DOnK](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/03/wiki.jpg)
Josi Sierrak ekoiztutako WikiEmakumeok DOnK dokumentala emango dute etzi —hilak 22, osteguna— Landetxe eraikineko auditorio nagusian. 19:30ean hasiko da emanaldia; 50 minutuko metrajea du. Sarrerak salgai daude, 3 euroan.
Ikuspuntu feminista eta berdinzale batekin Wikipedia elikatzen aritzen diren emakumeei buruzkoa da. Hainbat talde daude Euskal Herrian, tartean Oiartzunen, eta Durangokoa da horietan aktiboena. Honakoa da sinopsia:
WikiEmakumeOK DOnK, abesti baten bidez, Wikipediako editore-taldearen prozesua kontatzen du Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratuz. Emakume horiek azaltzen dute nondik datorren ekimena, zer egiten duten astero Wikipedian emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko, mundu digitalean ere, berdintasun handiagoa lortzeko. Kontakizunak ikus-entzunezko metafora bat ehuntzen du, musika eta biografia femeninoen artean, dibulgazio-asmo argi bat azaltzen, Euskal Herriko hainbat herrietako errealitatea islatuz.