Emantzipazioaz ariko dira Antxoko gazteak
Papineko Gazteriak, Antxoko Topaguneak eta udalak mahai inguru interesgarria antolatu dute ostegunerako, 'Emantzipazioa eta etxebizitza komunitarioak' izenburupean.
Papineko Gazteriak, Antxoko Topaguneak eta udalak mahai inguru interesgarria antolatu dute ostegunerako (hilak 21) Emantzipazioa eta etxebizitza komunitarioak izeneko saioa egingo dute Kultur Etxean, euskaraz. Mahai-inguru horretan Usurbilgo Txirikorda proiektuko kideek, Errenteria-Oreretako etxebizitza komunitarioko kideek eta Iñigo Galdeano arkitektoak parte hartuko dute. 18:30ean hasiko dute, eta gaian interesa duen pasaitar oro gonbidatu dute bertaratzera.
