Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea
korrika

Lezoko elkartasunak Sahararaino eraman du 23. Korrika

Lezoar talde bat Saharan da elkartasun lanean, erizainak dira. Bertan bizi direnei laguntza emateaz gainera, ez dute aukerarik galdu 23. Korrika haraino eramateko.

Lezoko elkartasun boluntarioak, Saharako haurrekin, Korrikaz girotuta.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/03/19

Mundu osoan da 23. Korrika. Saharara lezoarrek eraman dute. Han dira hilaren 11tik elkartasun boluntariotza lana egiten, zehazki mendebaldeko Saharako Auserd herrian, lau lezoar eta Ondarroako kide bat. Mundubat gobernuz kanpoko erakundearen bitartez dira han, eta erizainak dira bostak. Sahararrei behar-beharrezkoa duten osasun arta ematen ari zaizkie, baina lan gogorraren erdian, 23. Korrikari keinua egiteko aukera ez dute galdu: Saharako Korrika egin dute. Lekukoa Lezon eman diete, eta Saharan jaso dute. Harro.

Itsaso Arruti Otaegi, Edurne Lizarazu Casamayor, Ainhoa Olaizola Berroa, June Ugalde Pikabea eta Lorea Etxaburu Aizpurua dira han diren erizainak, lau lehenak lezoarrak eta bosgarrena ondarruarra. Hilaren 24an dira bueltatzekoak Euskal Herrira erizainak, beraz, 23. Korrika zuzen-zuzenean Lezotik pasatzen ezingo dute ikusi. Petoak eta banderak eramanak zituzten Sahara aldera, ordea. Eta hango hainbat biztanleren konplizitatearekin egin diote keinua Korrikari, beraz, euskarari: petoekin, banderekin, “Korrika!” oihuekin, eta sahararrek egindako marrazkiekin. Denetik dute faltan han, egoera oso tamalgarrian bizi dira, bizi baldintza oso eskasak dituzte. Edozein laguntza dute beharrezko. Horretarako daude han bost erizainak, ahal dutenean laguntzen. Ordainetan, irribarre bat eta esker ona sahararren partetik. Lezoarrek ez dute besterik behar.

Harro herri da 23. Korrikaren leloa. Lezok, eta Euskal Herriak, badituzte arrazoiak Korrikaz eta euskararen aldeko jarreraz aparte harro egoteko. Saharako herria era boluntarioan laguntzera doazenez ari gara. Harro zuetaz herria, eta Euskal Herria. Eta euskararen balioa planetaren zati hartan zabaltzeko aukerarik bada, hobe!

Jarraian dagoen bideoa Saharan diren lezoarrek egindakoa da, 23. Korrika Saharan ere izan denaren lekuko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Berastegi, Berrobi eta Elduain Tolosarekin lotzeko autobus zerbitzua indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak 281 lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Euskal Herria, Nafarroa, Gipuzkoa

Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean eta bat Hondarribian, indarkeria matxista egotzita

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.