Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Antxoko Biteri plazako zementutik, eskubaloiaren gorenera

1974an Espainiako txapeldun izan zen Antxoko CD Pasajes eskubaloi taldea, emakumeen kirolean aitzindari izan zena. Urte dezentez maila gorenean lehiatu ziren, izen ezberdinekin, baina erro berberarekin.

CD Pasajesen hasi zirenean elastiko zuri-gorria erabiltzen hasi ziren.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/03/21

Emakumeen kirola itzalean zegoen garai batean, Pasaiako kuadrilla batek eskubaloiaren gailurra ukitu zuen. Orain dela 50 urte CD Pasajes taldeko emakumeen eskubaloi taldea Bigarren Mailako Espainiako txapeldun izan, eta Ohorezko Mailara igo zen. Onenekin parez pare lehiatzen aritu ziren pasaitarrak, ezin hobe. Biteri plazako zementuko partida historiko horietatik mende erdia pasa dela probestuz, urrezko urteetan protagonista izan ziren bi jokalarirekin izan da HITZA, Isabel Etxezarretarekin eta Lourdes Mariezkurrenarekin. Joan den asteko ostegunean aitortza jaso zuten Pasaiako Kirol Galan; larunbatean, berriz, Pasaia Kirol Elkarteak omenaldia egin zien.

Alkartasuna elkartearen barruan hasi ziren jokatzen, 1966an, nola gainera. Estreinako denboraldi hartan Gipuzkoako txapeldun izan zirela kontatu du Etxezarretak, Pasaian harrobia zegoela erakusten hasi ziren. Etxezarreta: «Sekulako maila zegoen. 1968an sartu nintzen eta ordurako ja ezaguna zen taldea, Pasaian, eta herritik kanpo». Emakume asko erakarri zituzten, eta pixkanaka, egonkortzeko bidea hartu zuen kirol egitasmoak. «Alkartasuna elkartea desagertu zenean salto bat eman genuen, eta CD Pasajesek ateak zabaldu zizkigun», kontatu du. 1973an haren izenean jokatzen hasi ziren, geldiezina zen proiektu bat zutelako esku artean. 1974an den-dena irabazi ondoren, Espainiako Ohorezko Mailara igo ziren, estatuko mailarik gorenera hain zuzen ere. Eta han ere oso fin aritu ziren.

Dena den, mailari eusteko inbertsio handia egin behar zutela kontatu dute. «Milioi bat pezeta jarri behar genituen denboraldi bakoitzeko. Klubeko presidenteak esan zigun: ‘Ez dakit nola, baina dirua lortuko dugu, Pasaiaren izena estatu osotik zabaltzen duzuelako’».

Lehen denboraldirako dirua lortu bazuten ere, klubak ezin izan zion inbertsio handi horri aurre egin. Taldea mantentzeko denetik egiten hasi ziren orduan, tartean, Euskal Herriko lehen txosna zabaldu zuten. «Taberna moduko bat irekitzea otu zitzaigun. Hiru urtez jarraian txosna bat jarri genuen sanferminetan, ordura arte inork egin ez zuen bezalakoa. Eta primeran joan zen. Ez gintuzten zuzenean diruz lagundu, baina kontsumitu, ikaragarri!», dio, harro, Etxezarretak. Urte horietan izan zen taldearen azken trantsizioa, CD Pasajes izatetik Pasai Antxio izatera pasatu zen, eta ordutik 1978ra arte, maila gorenean aritu ziren, fin, ordura arte bezala. Gazte Mailako taldea ere sortu zuten, jada errotuta zegoen harrobi hori indartuz.

Hasieratik erreferente
Antxoko taldeak erakarri zuen jokalari horietako bat izan zen Lourdes Mariezkurrena sanjuandarra, Bidebieta klubetik etorri zela kontatu du. «Pasaia orduan guretzako erreferente bat zen, eta ez nuen zalantzarik izan hona etortzeko. Kanpoko emakume asko erakarri zituen. Esaterako, Zumaiako emakume bat hasi zen gurekin, eta autostopa egiten zuen entrenatzera etortzeko. Emakume asko erakarri zituen taldeak», aitortu du.

Garaipenez jositako urte horiek, baina, ez ziren errazak izan. Antxoko Biteri plaza izan zen urte luzez haien jokaleku nagusia. «Euria, kazkabarra edo elurra egin, berdin-berdin entrenatzen ginen», esan du Mariezkurrenak. Etxezarretak erantsi du egoera «oso prekarioa» zela. «Entrenamenduen ondoren plazako iturrian garbitzen ginen. Pentsa!», esan du, barrez. Bidaiak ere gogorrak zirela aitortu dute bi jokalari ohiek, baina oroitzapen ederrak dituzte denek: «Ez zitzaigun batere inporta autobusean 10 orduko bidaiak egitea, ederki pasatzen genuelako!», aitortu du Etxezarretak.

Etxean ala etxetik urrun jokatu, pasaitarrak beti alboan izan zituzten, behin baino gehiagotan aipatu dute hori biek. «Herria gurekin irauli zen, jendetza etortzen zen animatzera. Zaletasuna sortu genuen herrian», aipatu du Mariezkurrenak. «Ez dut esango eskola bat sortu genuenik, baina bai familia bat», erantsi du Etxezarretak, gaur arte tinko jarraitzen duena. Izan ere, urtero biltzeko ohitura dute, eta egunerokoan asko dira harremana dutenak. «Gaur, 50 urte geroago, ez gara gai eskubaloi partida bat jokatzeko. Baina bai egindako lagunak mantendu ditugu, sortutako familia», erantsi du.

Alkartasuna bezala aritzen zireneko argazki bat, Biteri plazan.

Erlazionatutako edukiaIndargune bat du Pasaiak: kirola
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.