Martxoko plenoa egin dute. Iaztik geratu zen gerakinaren berri eman dute, eta inbertsioetara bideratuko dela jakinarazi dute.
Errenteria-Oreretako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek euskararen alde hartu dituzte kaleak Korrika Txikian.
1974an Espainiako txapeldun izan zen Antxoko CD Pasajes eskubaloi taldea, emakumeen kirolean aitzindari izan zena. Urte dezentez maila gorenean lehiatu ziren, izen ezberdinekin, baina erro berberarekin.
Hirugarren Pasaia Itsas Festibalak ere kutsu solidarioa izango du. Zaporeak eta Aita Mari protagonistak izango dira maiatzaren 9tik 12ra.
Dinokorrika edo adinekoen Korrika egin dute gaur Lezon. Gazte ez izan arren, euskararen aldeko jarrera irmoa azaldu dute partaideek.
Korrika Txikiak euskararen aldeko mezua zabaldu du gaur goizean Beraun eta Kaputxinoak auzoetan, Cristobal Gamon ikastetxeko eta Bizarain Ikastolako ikasleek.
Oreretako Mugimendu Feministak Palestinako bandera eta zapiak eramateko deia egin du lekukoa hartuko duen kilometroan. Bide beretik egin du Orereta Palestinarekin herri dinamikak.
Udaleko talde politiko eta bozeramaile guztiek babesa erakutsi diote Korrikari.
Hiru partidako pilota jaialdia antolatu dute ostiral arratsalderako, Madalensoron. Larunbatean, bazkaria, toki berean.
Aurten lehen aldiz herritarrek proposatu eta aukeratuko dute Madalen Jaietako omendua. Proposamenak hilaren 30era arte jasoko ditu udalak.
Oiartzungo udalbatzak ezohiko plenoa egin du gaur goizean, apirilaren 21eko hautets mahaiak osatzeko. Udaltzainek abisatuko dute.
Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Batzordeak antolatzen du egitasmoa. Lehenengo erronka Oiartzungo Ranitak taldearentzat izan zen, eta bigarrenean Errenteria-Oreretako Erramundarrak taldea nagusitu da.
Aintzane Galardik 'Leiho bat bihotzean' poesia liburua kaleratuko du, Balea Zuriarekin. Goiatz Labandibarrek, berriz, 'Zoo', narrazioz osatutakoa, Elkarrekin.