Korrika

Korrika Txikia erraldoi egin dute

Errenteria-Oreretako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek euskararen alde hartu dituzte kaleak Korrika Txikian.

Korrika Txikia erdialdean.

Harro atera dira kalera arratsaldean Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea, Orereta Ikastola, Cristobal Gamon Ikastetxea, Bizarain Ikastola, Telleri Alde eta Egiluze ikastetxeetako haur eta gaztetxoak euskara eta korrikaren alde. Korrika txikia handi egin dute, erraldoi, eta argi utzi dute Errenteria-Oreretak euskararen etorkizuna bermatzeko zumeak badituela, ez nolanahikoak gainera. Gakoa euskara gogotik erabiltzea, harekin gozatzea, edonon, edonoiz, egunero, uneoro, mezua irakurri duen ikasleetako batek nabarmendu duen moduan.

Alhondiga parean batu dira bi zutabeak. Lehena, Koldo Mitxelena, Telleri alde, Cristobal Gamon, eta Bizarainek osatua; bigarrena, Orereta Ikastolak eta Egiluzek. Txikienek, Herriko plazan egin dute festa eta gaztetxoenek, berriz, Agirre Lehendakariaren plazan egin dute Diskorrika DJaren eskutik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.