San Marko egunean artisau postuak jartzeko eskaera epea, zabalik
Aurtengo San Marko eguna apirilaren 28an ospatuko da. Eskaerak ZU! arreta zerbitzuan edo telematikoki aurkez daitezke. Apirilaren 7a da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Apirilaren 28an ospatuko da aurtengo San Marko eguna, eta artisauek beren postuak jartzeko eskaera egin dezakete dagoeneko. Postua jarri ahal izateko, interesdunek eskaera eredua bete eta bi modutara aurkez dezakete: aurrez aurre Errenteriako Udaleko ZU! Zure arreta zerbitzuan edo telematikoki udal webgunean. Apirilaren 7a (igandea) da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Argibide gehiagorako, interesdunak udaleko Kultura sailarekin jar daitezke harremanetan 943 44 96 35 telefono zenbakira deituta.