Korrika Txikia egin dute Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek, Elizalde, Ugaldetxo, Iturriotz eta Altzibar lotuz.
Lezoko Korrika Txikia oso koloretsua eta parte hartzailea izan da. Lekukoaren eramaileek ezin harroago eraman dute mezua Goiko Plazatik Saldisera.
Biharko hitzordu handirako beroketa lanak egin dituzte gaur lau barrutietako haurrek. HITZA Antxoko Korrika Txikian izan da eta Trintxerpeko zenbait irudi jaso ditu.
Abeslariak tradiziotzat dauka kantuen hitzak idatzi eta horiei ahotsa jartzea. Alaba Estik ere musikaren bidea hartu du, eta maiz kantatzen dute elkarrekin. Ongi ulertzen dute elkar oholtzan, aski baitute begirada batekin.
Lanak apirilaren 26rako entregatu beharko dira, eta irabazlearena 'Lekuona Fabrika Poesia Antologia' liburuan argitaratuko da.
Oarsoaldeko DBH eta Batxilergoko ikasleak batu ditu Korrika Gazteak. Elektrotxufla elektrotxaranga ere bertan izan da giroa alaitzen.
Apirilaren 9an jokatuko dute finala, Juanba Berasategi aretoan. Zuzenean ariko dira sukaldariak, ateak zabalik izango dira herritarrentzat.
Herriko eragileek 34 ekintza proposamen egin dituzte, eta horiek guztiak onartu ditu udalak. Hasierako partida handitu dute.
Martxoaren 22an 40 urte beteko dira Espainiako Estatuko segurtasun indarrek Pasaiako badian Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztenetik. 40 urteotan epaitegietan justizia lortu nahian jardun dutela azaldu dute lau hildakoen senideek
Bi une berezi eta hunkigarri utziko ditu, gutxienez, 23. Korrikak gurean: Mikel Martin omenduko duena, eta Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugalde euskaltzaleei euskararen alde egindako lana aitortuko diena.
Galtzarabordako eta Fanderiako udal kiroldegien ohiko ordutegietan aldaketak izango dira. Helduentzako ikastaroen ordutegiak eta jarduerak ere aldatu egingo dira egun horietan.
Eguerdian ariko dira barrutiko kaleetan barrena lau txistulari. Karmengo Aman bukatuko dute diana berezia.
Aurtengo San Marko eguna apirilaren 28an ospatuko da. Eskaerak ZU! arreta zerbitzuan edo telematikoki aurkez daitezke. Apirilaren 7a da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Korrika azken txanpan sartu da, baina Oiartzunen onena iristear dago. Bihar eta etzi arteko gauean pasatuko da herritik, aurretik eta ondoren giroa sortuz. Gaur, Korrika Txikia eta Gaztearen txanda.
Emakumeen futbol talde nagusiak Salamancaren bisita jasoko du bihar, eta gizonak Beasainera joango dira puntu bila.
Goñi eta Lasak osatutako bikoteak jubeniletako Udaberri Txapelketako finala jokatuko du gaur. Beste dozena bat partida jokatuko dituzte.
17:30ean zabalduko dizkiete ateak ikastolaren berri izan nahi dutenei. Batxilergoko aurrematrikula epea apirilaren 8tik 19ra artekoa da.
Emanaldi familiarra izango da, 6 urtetik gorako haurrei eta haien gurasoei begirakoa. Sarrerak 3 euroan eskura daitezke.
Zuzeneko saioa 22:00 eta 00:30 artean izango da, eta elkarrizketak, bitxikeriak, berriak eta musika uztartuko dituzte besteak beste.