Herri harroen olatua hartzeko prest dago Lezo
Korrikaren olatuari eusteko, 150 lezoarrek hankak busti dituzte Karlos Saldise plazan egindako bazkarian. Iluntzeko 23:36an sartuko da Lezon Korrika.
Lezoarrek badute gero eta urduriago egoteko arrazoia, ordu batzuetan, 23:36ean, 23. Korrika herrian sartuko baita. Lekuko eramaileak, hemen.
Harro herriaren olatuaren parte izango da Lezo, eta itsasgora eguerditik hasi da herrian. Bazkaria egin dute Karlos Saldise plazan eta erantzuna handia izan da: 150 plater bete dituzte.
Ondoren, bingo musikatua, kuadrillen arteko sokatira txapelketa, elektrotxaranga eta kontzertuak izango dira. Bestalde, bihar goizean HITZAk Errenteria-Oreretan lekukoak eramango dituztenen irudiak zintzilikatuko ditu webgune honetan.
- 16:00etan, bingo musikatua Karlos Saldisen.
- 17:00etan, Goiko plazan, kuadrillen arteko sokatira txapelketa (16 urtetik gorakoentzat). Bitarte horretan haurrentzako herri jolasak izango dira.
- 18:00. Elektrotxarangaren irteera herritik.
- 20:00etan, afari merienda Saldisen.
- 20:30ean, berriz ere elektrotxarangaren irteera.
- 21:30ean, Txirbilla Sound System.
- 23:36an, 23. Korrika Lezora iritsiko da, termikara.
- 00:00-02:00, DJ Kalimoustro Lezon.