Azken Ostirala dinamikarekin jarraituko dute ostiralean, eta oraingo deialdian Batzar Feminista izango da protagonista.
Martxoko azken ostirala gerturatzen ari da, eta ohar baten bidez adierazi du Sarek emakume presoak izateagatik urte luzeetan are bakartuago eta urrunduago egoten direla, sistema patriarkalaren adierazle garbienetakoa den kartzela sisteman zigor krudelago bat jasanez. Ildo horretatik, Sarek dio emakumeek zigor hirukoitza pairatzen dutela preso egoteagatik: zigor soziala, zigor pertsonala eta zigor penala.
Salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzeko, martxoaren 29an Azken Ostiralera joateko deia egin dute Asanblada feministak, Sarek eta Etxeratek. 19:30ean izango da Herriko plazan, eta Batzar Feminista izango da Azken Ostirala dinamikako protagonista.