Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dute Oarsoaldeko udalek

Laster hasiko da 2023ko errentak aitortzeko kanpaina. Euskaraz egiten dutenen artean otordu bat zozkatuko dute.

errenta aitorpena euskaraz oarsoaldea 2024 Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia, aurten, Oiartzundik egin dute.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/25

Apirilean hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina. Kanpaina ahazteko hiru data zehaztu ditu Gipuzkoako Foru Ogasunak, motaren arabera:

  • Proposamenak onartzea: Apirilaren 8an.
  • Internet: Apirilaren 11n.
  • Mekanizatua: Apirilaren 16an.

Horren harira, urtero bezala, Oarsoaldeko udalek, zergadunak animatu dituzte, errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan ditzaten gonbita egin diete.

Aurtengoan, Oiartzungo Landetxe eraikinaren ondoan egin dute agerraldia. Gogorarazi dutenez, ogasunak bidalitako autolikidazio proposamena euskaraz onar daiteke, baita Internet bidezkoa ere. Horrez gain, bulegoetan, mekanizatua egin nahi izanez gero, horretarako aukera badagoela berretsi dute.

“Errenta aitorpena euskaraz egitea urrats bat gehiago da ogasunarekin eta, azken batean, gure helburu izan behar duen administrazio publikoarekin harremana euskaraz izateko bidean”, adierazi dute. Gaineratu dutenez, “zorionez”, gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiten dutenak, baita ogasunarekin harremana dutenak ere.

Udalerri bakoitzeko ordezkari bana izan da. Iulen Odriozola Errenteriako Udaleko euskara zerbitzuko teknikaria izan bertan. Pasaiatik, Goizargi Oruesagasti euskara teknikaria.

Oiartzungo Udalarentzat lanean ari den Ttur-ttur elkarteko teknikari Aitzol Perez de San Roman ere bertan izan da. Hala nola, Lezoko Udalarentzat lanean ari den Ttakun elkarteko Maddi Etxebeste ere bai. Haiekin batera izan dira agerraldian Bikogest aholkularitza etxeko Marixabel Lasa eta Begoña Mendizabal.

Zozketa

Oarsoaldeko lau udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez, bi lagunentzako otordu bana zozkatuko dituzte udalerri bakoitzeko. Errenta euskaraz egiten dutenen artean egingo dute zozketa.

Zozketan parte hartzeko hiru modu izango dira: Whatsapp bidez zabalduko duten drive bateko galdetegia osatuz, alde batetik. Bestetik, Oarsoarrak-en webgunean dagoen galdetegia ere bete ahal izango da. Azkenik, leku publikoetan egongo diren paperak ere bete daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.