Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kilometro baino gol are gehiago izan dira asteburuan Oiartzunen

Areto futboleko lehen taldeak bederatzi gol lortu ditu Elorsoron. Emakumeen talde nagusiak, berriz, beste dozena erdi bat, Ugaldetxon.

Ager Lekuon omendu zuten taldekideek, bere azkeneko partidan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/25

Korrikak arrastoa utzi du asteburuan Oiartzunen. Ibilbide luzea egin dute: hamabi kilometro izan dira guztira haranean zehar egin dituenak. Ez da kopuru makala. Bada etxean jokatu duten Oiartzun Kirol Elkarteko bi taldeek kopuru hori gainditu ditu. Goletan, noski.

Ostiral arratsaldean, areto futboleko taldeak Laskorain Tolosako taldearen bisita jaso zuen Elorsoron. Partida berezia zen, Ager Lekuona atezainaren azkeneko partida izan baitzen Oiartzunekin.

Ongi bideratuta hasi zen, lehen zatia nahiko parekatua izan arren, oiartzuarrek asmatu baitzuten, hiru aldiz. Aldageletatik bueltan, urdinek bere zakua betetzen jarraitu zuten, beste bost gol sartuta. Tolosarrek ohorearen gola lortu ondoren etorri zen bederatzigarrena.

Miren Tabernak, Bigarren Mailan, Oarsoaldeko derbia jokatu zuen Beraunen, Gamonen kontra. Lehenengo zatia oso berdindua izan zen, baina oiartzuarrak aurreratu ziren azkeneko minutuan. Bigarren zatiko hirugarren minutuan iritsi zen bigarrena, eta oreretarrek aldea murriztu zuten azkeneko minutuan. Beste gol batentzako tartea izan zen, oiartzuarrena, hiru puntuak eramateko.

Nesken taldea, bikain

Emakumeen talde nagusia Ugaldetxon aritu zen, Salamancaren kontra. Oiartzuarrak bikain aritu ziren lehen zatian: baloia eurena izan zen, aukerak sortu zituzten, eta horietako batzuk gol bilakatu zituzten. Hiru, guztira.

Bigarren zatian, nahiz eta gol festa biribiltzeko hiru gol sartu zituzten, ez ziren lehenengoan bezain ongi aritu. Bi gol ere jaso zituzten. Rodak hat-trick bat sartu zuen, Lizasok beste bi eta beste Olaxarena izan zen. Kontuak kontu, hiru puntuak poltsikora eta postu bat gora (laugarrenera), Mulierrek galdu ondoren.

Gizonek, berriz, emaitza oso kaskarra ekarri zuten Beasaindik, azkeneko taldearen kontra. Partida hasi eta berehala aurreratu ziren etxekoak. Bigarren zatia oso ona izan zen, baina ezin izan zuten golik sartu.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Oiartzun — Salamanca: 6-2.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Beasain B — Oiartzun: 1-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Elorrio: 1-2.

Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.

  • Oiartzun Bren liga apirilaren 14an bueltatuko da.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Hernani B — Oiartzun C: 2-2.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Aretxabaleta — Oiartzun: 4-1.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun Bk atseden izan du asteburuan.

Mutilen Gazte Maila. Gipuzkoako Kopa: M1.

  • Oiartzun C — Zarautz C: 2-3.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun — Laskorain: 9-1.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Gamon  — Miren Taberna OKE: 1-3.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.