Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

“Udaberria loratzeko euria egin behar du lehenago”

Euskal Herri osoko gazte independentistak etorri dira gaurkoan Lezora. Eguraldia ez dute lagun izan, baina gazteak zoriontsu daude, eta ikasteko prest.

Maider Uribarri eta Olatz Magunazelaia lagun taldearekin.
Ane Mendizabal Sarriegi
Lezo
2024/03/29

Motxila hiru egunetan bizirauteko oinarrizkoenaz bete, lo zaku eta kanpin dendaz hornitu eta Lezorantz egin dute bidea Euskal Herri osoko milaka gaztek. Maider Uribarri eta Olatz Magunazelaia, adibidez, Zornotzatik etorri dira, hitzaldietan parte hartzeko eta parrandan ateratzeko intentzioarekin. “Nahi dugu egun guztia eduki okupeta nahiz eta gero gauean urten. Gure asmoa da egun guztia egotea ekintzetan” kontatu du Magunazelaiak. Goiz osoan zehar euria gogotsu aritu da, baina zornotzarrak eguna dantzan hasi dute. Kanpin dendaz galdetuta lasai dira gazteak hiru egunetan furgonetan egingo baitute lo, “euskal burgesia” esan du barrez Uribarrik. Asteburu osoa igaroko dute Lezon, “full experience”-a bizitzera etorri dira.

Alartz Ugalde, Ane Lerga eta Maialen Muro lagunarekin.

Hurrengo gazteak, berriz, “abenturara” etorri dira. Hala esan dute Mendigorriatik zein Garesetik bertaratu diren Alartz Ugaldek, Ane Lergak eta Maialen Murok. Ondo pasatzeaz gain hitzaldi eta tailerrez ikasteko intentzioa dute hirurek, aldez aurretiko plan zehatzik gabe. Lezora heldu direnean Akanpalekuan kanpin denda prestatzeari ekin diote eta zaku bete gogo ekarri duten arren aitortu dute ez dutela eguraldi txarrari aurre egiteko behar haina material prestatu. “Ez dugu kanpin denda osoan zorurik. Poltsak erostera joan gara motxilak ez bustitzeko” azaldu du Murok. 

Azken protagonistak ere kanpin dendetan lo egiten “saiatuko” dira, itzultzen direnean “lurrak tragatu ez badu”. Uribe Kostatik etorri dira (Sopela eta Algortatik, batik bat) Manex Palacio, Nahikari Gadea, Maddi

Manex Palacio, Nahikari Gadea, Maddi Gonzalez, Amaiur Rasines, Lorea Jauregi, Larraine Escobal, Aitana Ibañez eta Maddi Izaola.

Gonzalez, Amaiur Rasines, Lorea Jauregi, Larraine Ibañez eta Maddi Izaola. Beren kasuan kanpin denda euririk gabe jartzeko astia izan dutela kontatu dute. “Zerua triste, baina gu pozik gaude” bota du Palaciok barrezka. “Udaberria loratzeko euria egin behar du lehenago. Bihar aterako da eguzkia eta horregatik aterako dira loreak”, gehitu du Escobalek. Ondo pasatzeko eta ikasteko intentzioarekin hasi dute asteburua. Oraingoz, Zunban, bakarrizketa saioan eta Andoni Ollokiegiren kontzertuan parte hartu dute eta ondorengoak ikusten joango dira.

Erlazionatutako edukiaHasi da 'Gazteon eskutik' ekimena, "amets bat egi bihurtzeko"
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.