Sexualitate osasuntsuaz ariko da Amelia Tiganus abolizionista errumaniarra
Datorren astelehenean (hilak 8) hitzaldia eskainiko du mintzalari, idazle eta abolizionista errumaniarrak Pasaian. Bekoz Bekon izango da.
Bekoz Beko elkarteak hitzaldi interesgarria antolatu du datorren astelehenerako (hilak 8). Amelia Tiganus mintzalari, idazle eta abolizionista errumaniarrak Emakumeak eta sexualitate osasuntsua izeneko hitzaldia emango du elkartearen egoitzan (Zumakalarregi, 7, Pasai Antxo), 18:00etatik aurrera.
Elkarteko iturrien arabera, emakumezkoen salerosketatik bizirik irtendakoa da Tiganus. 17 urterekin proxeneta batek erosi zuen, eta 5 urtez esplotatu ondoren (2002tik 2007ra), prostituzioaren mundutik irteteko gai izan zen. Bizitutako guztia elkarbanatuko du bertaratzen diren pasaitarrekin.