Tomateak, Lezoko baratze parkean
Tomateak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoekin tailerra egingo dute baratze parkean hilaren 11n, arratsaldez.
Tomateen gaineko tailerra egingo dute hilaren 11n Lezoko baratze parkean. Izan ere, Furgobaratzak bisita egingo du egun horretan herriko zonalde horretara, eta parkeko erabiltzaileen ohiko zalantzak argitzeaz gainera, tomateen gaineko argibideak emango dituzte.
Tailerrera, baratze parkeko erabiltzaileez gain, edozein herritar ager daiteke. Hala, 18:00etatik 19:30erako tartean tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte Furgobaratzako kideek, landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak eta bestelakoak.