Frankismoaren esklaboen liburua egin du Miguel Angel Barcenillak
'Garaituak eta esklabotuak. Bortxazko lanak Lezon (1939-1942)' liburua hilaren 11n aurkeztuko du Etxetxok, egilearen azalpenekin.
Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeak, Miguel Angel Barcenilla historialariak egindako Garaituak eta esklabotuak. Bortxazko lanak Lezon (1930-1942) liburua aurkeztuko du hilaren 11n (osteguna), 19:30ean Gezala Auditoriumean. Aurkezpenan Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialari eta irakasle Fernando Mendiola izango du mahaikide Bercenillak, eta Iñaki Labaka abeslariak saioa eskainiko du. Lezoko Udalaren laguntza izan du argitalpenak.
“Gerra bukatu berritan Lezoko herria berrito militarrez nola bete zen kontatzen du liburu honek. Ez zetozen bakarrik, gerran garaitutako ehunka preso zekarten beraiekin, kontzentrazio esparruetan giltzapetu ondoren, handik Jaizkibelgo errepidea eta Gaintxurizketako bunkerrak eraikitzera gure herrira ekarritakoak ziren”, azaldu du Etxetxok liburuaren sinopsian.
Hiru urte eta erdiz, 5.000 bat izan ziren Lezoko kanpamentuetan gatibu izan zituztenak, eta lan horiek esklabotza balditzetan egin zituzten. “Liburu honek errepresaliatu haiekiko memoria berreskuratu nahi du, honaino ekartzearen zergatia eta esklabo bihurtzearen arrazoia ulertzearekin batera, haietako batzuen historiak berreskuratu eta, garaileek ezarritako memoriaz gain, lezoar batzuengandik, batez ere emakumeengandik jasotako laguntzaren isla izan nahi du”.
Gezalako aurkezpena irekia da. Hala ere, gonbidapena eskatu behar zaie Etxetxoko kideei.