Arrosa banaketa egingo du PSE-EEk astelehenean
Hauteskundeen kanpaina hasita, lehen hitzordua astelehenean izango dute PSE-EEkoek Errenteria-Oreretan.
Apirilaren 21eko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako kanpainari gaur ekin diote. Horrekin lotuta, alderdi sozialistak lehen ekitaldia iragarri du udalerrian. Astelehenean izango da, eta PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburu Denis Itxasok arrosak banatuko ditu Errenteria-Oreretako Zumardian, iturri parean, 11:00etan hasita.