Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kirol talde gehienek, jai

Udaberriko oporraldia luzatu dute kirol talde gehienek, eta asteburuan hiru jardunaldi baino ez dira izango

Touringeko jokalariak. Argazkia: Touring Kirol Elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/04/05

Partidarik ia ez da izango asteburuan. Talde gehien-gehienek udaberriko oporraldia luzatu eta ez dute jardunaldirik izango. Salbuespenak, futbolean eta eskubaloian. Touringen gizonen talde nagusiak, etxean izango du partida, eta zaleek animatzera joateko aitzakiarik ez dute izango. Zehaztu gabe dago partida eguna eta ordua.

Eskubaloian ere, talde nagusiak ariko dira lehian. Gizonezkoen Espainiako Lehen Mailan ari den Ereintza Aguaplast etxean ariko da, Galtzarabordan larunbatean 19:30ean hasita, Mek Eibar taldearen aurka. Horiek ere  ikusi eta animatzeko aukera izango dute zaleek etxean bertan jokatuko baitute.

Emakumeen Zilarrezko Mailan partida bai, baina atzeratu egin du Ereintza Bitekek. Urkaberen kontra aritu behar zuten errenteriarrek, baina partida atzeratu eta ez dute zehaztu noiz jokatuko ote duten.

Kantxan ariko direnak jota su Gizonen Senior Mailako Euskadiko Ligan ari diren Ereintza Beissierreko jokalariak. Usurbilen izango dute partida azken horiek, larunbatean, 17:30ean hasita Saizar Usurbilen etxean.

Futbol txapelketa eta estropada Oiartzun ibaian

Talde gehientsuenek oporretan jarraitzen badute ere bi hitzordu garrantzitsu izango dira herrian asteburuan. Lehena bihar, Touring Kirol Elkarteak antolatu duen Haur eta Alebin Mailako Nesken futbol txapelketa. Horren gaineko informazio guztia, hemen klik eginda irakur daiteke.

Bigarrena, Hibaika Arraun elkarteak antolatu duen Xuxa Urkiaren Omenezko Estropada da. Igandean jokatuko da Oiartzun ibaian estropada hori, Gipuzkoako Batel Ligaren barruko 11. jardunaldia da, gainera. Arraun klubak marea beltza deitu du gerturatu eta etxeko arraunlariak animatzera. Gazte Mailako mutilen zein nesken ontziak lehia bizia dute lehen postua lortzeko eta une honetan Tolosaldearen ontzien atzetik daude bigarren sailkatuta taula orokorrean.

Hala ere, Hibaikako maila guztietako arraunlariek esker onez hartuko dute herritarren bultzada eta animoa, liga bukatzeko bi estropaden faltan—Oiartzun ibaian igandean jokatuko dutena, eta hilaren 13an San Pedron jokatuko dena—, puntuak poltsikoratu eta sailkapen taulan gora egiteko. Estropadaren gaineko informazio guztia, hemen klik eginda.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.