Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zuri-gorriek gabarra ibaian ikusi nahi dute

Gaur gauean jokatuko dute Athleticek eta Mallorcak Espainiako Errege Koparen finala. Oiartzungo Antton Ezponda lagun taldeak plana du: Bidasoko zuri-gorriekin batera finala bizitzea.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/06

Ehiza-gosez dira lehoiak, eta gaur izango dute horretarako aukera, tekila zaporeko ensaimada batekin. Espainiako Errege Koparen finala jokatuko dute Athleticek eta Mallorcak, gaur, Sevillako Cartuja estadioan; ea gozotik edo gazitik zein duen gehiago Baleareetako postreak. Milurtekoa hasi zenetik, txapelketa horren finalera iritsiko den seigarren aldia izango du talde bizkaitarrak; mende honetan kopa hori lortzen duen bigarren euskal taldea izan nahi du Athleticek. Horretarako gogo biziz daude Bizkaian. Bilbotik buelta bat ematea besterik ez da behar horretarako.

Hala ere, klubaren epizentrotik dozenaka kilometrora, Oarsoaldean eta Bidasoan, modu apalago batean nabaritzen da partida hurbil dagoela. Zuri-gorrien Oiartzungo Antton Ezponda lagunarteko kide da Koldo Berasategi. Adierazi duenez, «lasaitasunez» bizi dute gaurko partidaren ailegaera, eta egun hauekin «gozatzen» ari dira. 120 kidek osatzen dute Athleticen lagunarte ofiziala, eta Oiartzunen sortu bazen ere, Oarsoaldea guztira hedatu da. Izenari dagokionez, Oiartzungo zuri-gorrien lehenengo lagunartea sortu zuenaren omenez jarri zuten. Bizkaiko taldeak jokatu zituen azkeneko bi finalak —2021ean, bi asteko epean— ezin izan zituzten bere horretan gozatu, pandemiaren murrizketak zirela eta. 2024koa izango da nolabaiteko bataiatzea, eta talde osoa elkartzeko momentua.

Hainbat taldekidek Sevillarako bidea hartuko dute, batzuk sarrerarekin eta beste batzuk gabe, baina gehienak Gipuzkoa ekialdean geratuko dira. Plana eginda daukate: Irungo La Catedral taldearekin batera, egitaraua dute antolatuta. Irungo Zabaltza plazan geratu dira, 18:00etan, eta plaza kolore zuri-gorriekin bete ondoren, hiriko erdiguneko kaleak girotuko dituzte, San Juan Arria plazan eskala egingo duen poteoarekin. Olaberriarako bidea hartuko dute gero, peñaren egoitzan afari-merienda egingo baitute tortilla, entsalada, zainzuri eta bestelakoekin. Indarrak hartuta, partidarako atzera kontua egingo dute, ohiko abesti, porra —norbait ausartuko al da kontrako emaitza jartzen?— eta eztarri hidratazioarekin.

Eta 22:00etarako, guztiak isilik. Orduan hasiko da norgehiagoka, eta gauerdi ingururako —baldin eta luzapenik ez badago— jakingo dute nork altxatuko duen kopa. Begiristainek dioenez, «ziur» daude oraingoan kopa eurena izango dela, ez du zalantzarik. Garaikurra Bilbora eramaten badute, Antton Ezpondakoek berriro elkartzeko aitzakia bat izango dute: gabarra ikustera joateko autobusa antolatuko dutela argi dauka Begiristainek. Lau hamarkada darama itsasontziak Ibaizabalen ertzetan, noiz aterako zain.

Gaurko partida berezia izango da, baina egunerokoan, partida garrantzitsuetan elkartzen direla nabarmendu du Begiristainek. Arerio «garrantzitsuak» zerrendatzen hasi da: Real Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla… Girizia elkartean elkartu ohi dira lagunarteko kideak. Bestela, Hondarribiko, Irungo edo Altzako zaleekin partekatzen dituzte pantaila eta tragoak. Horrez gain, San Mamesera ere egiten dituzte irteerak.

Arrigo Sacchik —edo Jorge Valdanok; auskalo— bota zuen futbola dela garrantzia gutxiko gauzen artean garrantzia handiena duen jarduera. Antton Ezpondakoentzat, baina, Athletic hori baino zerbait gehiago da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.