Duintasunaren elkarretaratzea astelehenean
Oporraldiaren ostean, berriro kalera itzuliko dira Duintasunaren aldarriak: pentsio duinak eta osasun eta zaintza sistema publiko kalitatezkoa.
Atseden laburra hartuta kalera itzuliko da pentsio duinen eta zaintza zein osasun sistema publiko kalitatezkoaren aldeko aldarria. Hileroko elkarretaratzea eta ondorengo manifestazioa egingo ditu Duintasuna pentsiodunen elkarteak astelehenean.
Lehen lerroan, 1080 euroko pentsioen aldeko aldarria, horrekin batera, bizitza eta zahartzaro duinak izateko ezinbesteko diren zerbitzu publiko kalitatezkoen defentsa ere egingo du pentsiodunen mugimenduak.
Hitzordua, beti bezala, 11:00etan egin dute Herriko Plazan. Batzarra eta irakurketa egingo dituzte lehenik, eta ondoren, manifestazioa abiatuko da puntu horretatik Erdialdeko kaleak zeharkatzeko. Duintasunak, herritar denak deitu ditu bat egitera, izan ere, pentsio duinak eta kalitatezko zerbitzu publikoen defentsa eta bermea herritar ororen kontua da.