2024/4/8

Sabadellek bizilagun bat etxegabetu du

Funts putre bati saldu dio Sabadell banketxeak bizilagunaren mailegua.

Gutxieneko pentsioen osagarria "bermatzeko" Gasteizera deitu du Duintasunak

Hauteskunde kanpaina betean, alderdi politikoei bereziki, konpromisoak eskatu dizkio pentsiodunen mugimenduak gutxieneko pentsioak eta zaintza sistema publiko duina berma ditzaten.

maskarada

Maskaradaren azkeneko saiora bidaia antolatu dute, hilaren 27rako

Haurtzaro Ikastolaren eskutik, Pagolara joango dira. Aurtengo maskaraden berezitasun Nafarroa Behereko herritarrek estreinakoz antolatu dute.

Euskararen egoeraz, datuekin

Iñaki Iurrebasok hitzaldia emango du bihar (asteartea), Kultura Aretoan, datuak esku artean euskararen gaineko irakurketa integrala egiteko.

EH Bilduk ekitaldia egingo du datorren ostiralean

Arizmendienean izango da kanpainako saioa. Osasungintza izango dute hizpide, eta ondoren ekitaldia egingo dute bertan.

Zaharren egoitzen egoera "jasanezinaren" aurrean, batzarra

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza zaharren egoitzetako erabiltzaileen senideek eta Duintasunak egoera salatu dute, eta egoera hobetzeko mobilizazioak iragarri dituzte.

logrones oiartzun kronika 2024

Logroñon erramu-koroarik ezin izan dute jantzi

Oiartzunek, partida txukuna jokatu arren, porrota jaso du Logroñesen kantxan. Epailearen bultzadatxoa izan dute errioxarrek.

'Errenteria-Fisterra mendiz' argazki emanaldia, Urdabururen egoitzan

Luzio Egiguren Ganboa bazkideak egingo du argazki emanaldi hori, hilaren 18an.

Black Irudi Faktoriaren hamargarrena ospatzeko, festa

De Cyne Reina tabernak hartuko du jai hori ostiralean —hilak 12— 20:30ean hasita. Bertan, Mendaroko Munlet taldea ariko da.

Gehiago