Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Black Irudi Faktoriaren hamargarrena ospatzeko, festa

De Cyne Reina tabernak hartuko du jai hori ostiralean —hilak 12— 20:30ean hasita. Bertan, Mendaroko Munlet taldea ariko da.

J.A Areta Goñi Juxe, bere laborategian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/04/08

Juxe Areta Goñi argazkilariaren Black Irudi Faktoriak (Segundo Izpizua kalea, 6, 1.Lokala) hamar urte bete ditu. Hori horrela, urteurrena merezi moduan ospatzeko, jaia antolatu du argazkilari ezagunak. De Cyne Reina tabernak hartuko du jai hori ostiralean —hilak 12— 20:30ean hasita. Bertan, Mendaroko Munlet taldea ariko da. Munlet Plays Devo Akroneko (Ohio, Ameriketako Estatua Batuak) banda mitikoari omenaldia egiteko kaleratu zuen lana entzuteko aukera izango da.

Argazkilaria da Juxe Areta Goñi, ezaguna oso Errenteria-Oreretan baita hortik gaindi ere. 1993an haren amak argazki kamara bat oparitu, eta ordutik hasi zen oreretarra argazkiak egiten, eta horietako bakoitzean istorioak kontatzen. Prestaketaren bat jaso badu ere, autodidakta izan da oro har, bere kabuz ikasi du eta ikasten jarraitzen du argazkilaritzaren inguruan dakien guzti-guztia, asko dena.

1993tik 2000 urtera arte egunero-egunero laborategi batera joaten zen positibatzera. Orduan erabaki zuen, ikaragarri gustuko zuela-eta bere laborategia zabaltzea, argazkilaritzarekin liluratuta; garai batean, aitonaren ukuilua izandakoan zabaldu zuen laborategia argazkilariak, eta 2014an zabaldu zuen argazki estudioa, Black Irudi Faktoria. Bertan estudioko argazkiak, galeria lanak, ikastaroak eta lantegiak eskaintzen ditu argazkilariak;  neurri eta euskarri ezberdinetan landutako argazki batzuk ere baditu salgai.

Argazkilaritzaren zale amorratua eta musikazale apasionatua. Kontzertu bat non, han dira Juxe eta bere kamara. Kontzertuak erretratatzea erabaki zuen une batean bere bi pasioak batuz. Argazkiekin kontatzea bilatzen du, indarra islatzea.

Musikaz gain, bidaiak, paisaiak, jendeak erretratatzen ditu , eta bere lanak erakusketetara eraman; 50etik gora egin ditu, eta ez ditu argazkiak errepikatzen. 1996an antolatu zuen lehena Añorgako zineman.

Juxe eta argazkilaritza bat dira, bizitzeko, bizitza ulertzeko, eta pasio duen lanbidearen bidez bizitza bera erakusteko modu bat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.