'Errenteria-Fisterra mendiz' argazki emanaldia, Urdabururen egoitzan
Luzio Egiguren Ganboa bazkideak egingo du argazki emanaldi hori, hilaren 18an.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/04/captura-de-pantalla-2024-04-08-a-las-10-08-01.png)
Luzio Egiguren Ganboa Urdaburu Mendizale elkarteko bazkideak argazki emanaldia egingo du hilaren 18an. Mendi elkartearen egoitzan izango da Errenteria-Fisterra mendiz emanaldia, 19:30ean.
Horrekin batera, argazki erakusketa ere jarriko dute Urdabururen egoitzan bidaia beraren inguruan. Asteartea eta ostegunetan bisita daiteke erakusketa 19:00etatik 21:00etara.