Sabadellek bizilagun bat etxegabetu du
Funts putre bati saldu dio Sabadell banketxeak bizilagunaren mailegua.
Errenteria-Oreretako bizilagun bat etxegabetu du Sabadell banketxeak. Hala salatu dute gaur goizean banketxe horrek Biteri kalean duen egoitzaren aurrean hamarnaka lagunek. Tokian bertan etxegabetua izan den bizilaguna, pentsioduna, eta harekin batera Stop Kaleratzeak, GOT Grupo Oarso Taldea, eta Duintasuna pentsiodunen elkarteak deituta manifestaziora bildu diren hamarnaka eta hamarnaka lagunek babesa eskaintzen.
“Sabadel lapurrak” oihu artean hartu dute hitza bertan bildu direnak egoeraren azalpena egiteko. 2017an hasitako prozesua da gaur salatu dutena, eta banketxearekin hainbat akordio erdietsi bazituzten ere, denak bertan behera utzi dituela salatu du bizilagunak. Orain funts putre bati saldu dio Sabadell banketxeak mailegua.
Kezkaz eta haserre azaldu dira gaur goizean babesa erakustera joandako herritarrak. Gaurkoa lehen urratsa da, baina mobilizazioei adi egoteko eskatu dute.