Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Allende Arnaizen 'Birsortu' erakusketa, 21 Aulkiren ardatza

Erakusketa Ehuntze espazioan izango da ikusgai, hilaren 14tik 27ra bitartean. Horrekin batera beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

BIRSORTU Allende Arnaiz Iztietako garaje baten patroia erabili du Arnaizek,
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/09

Ehuntze Metrokoadroka kolektiboak 2018an antolatu zuen estreinakoz 21 Aulki izeneko zikloa. Ordutik hainbat sortzaile eta artistaren aterpe eta agertoki izan da, eta hainbat diziplinarekin gozatzeko aukera izan da.

Aurtengoan, Allende Arnaiz artista oiartzuarraren instalazio bat izango da 21 Aulkiren ardatza. Birsortu izeneko erakusketa ikus ahal izango da hilaren 14tik (datorren igandea) 27ra.

Erakusketa horretan, Arnaizek natura eta hirian ematen diren antzeko prozesuak jarri nahi izan ditu aurrez aurre. Basoaren birsortzea eta langileen auzoen arteko antzekotasunak eramango ditu Ehuntzera, serigrafia eta argazki dokumentu bidezko instalazioaren bitartez.

Horretarako, egileak erakusketaren parte den Laharrak eta belarrak serieko serigrafiak Iztieta auzoko garaje batekoekin jarri ditu aurrez-aurre.

Modu berean, Arnaizek Errenteria-Oreretako Iztieta auzoan abandonatuta dauden auto konponketa garajeen ateen estetika erabiliz eta hauen irudiak serigrafia bidez manipulatuz, begi bistan jarri nahi da auzoaren eraldatze prozesua. Lehengo komertzioak berriengatik ordezkatzen ari direla islatu nahi izan du: kebabak, yoga zentroak, halalak…

Bi elementuak bere testuingurutik atera eta manipulatuz, Arnaizek beren izaera eraldatzaileari garrantzia eman nahi izan die. Garaje bateko atearen zati batekin patroi bat egin du, errepikapenaren bidez irudi geometriko ezberdinak sortuz. Patroi hau hainbat alditan estanpatu ondoren Ehuntzen ikusi ahal izango den instalazioa izan da emaitza, eta erakusketara hurbiltzen denak bere konposizio propioa osa dezake.

Ekitaldiak

Erakusketarekin batera, saio osagarriak eskainiko dituzte oraingoan ere, iaz Onintza Etxebesteren erakusketarekin egin bezala. Gainera, 21 Aulki-ri lotuta, Metrokoadrokak Artemugarri izeneko artista liburu bilduma bat jarri du martxan. Igandean bertan aurkeztuko dute, erakusketaren inaugurazio ekitaldian.

Honakoa izango da, beraz, hilaren 14ko arratsaldeko egitaraua:

  • Erakusketa: hilaren 14tik 27ra.
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era, larunbatetan 11:00etatik 13:30era.
  • Inaugurazio ekitaldia eta liburu aurkezpena: hilaren 14an, 17:30etik aurrera.
  • Solasaldi tailerra: hilaren 19an, Ula Iruretagoienak gidatua, 18:00etatik aurrera.
  • Tailerra eta ekintza artistiko efimeroa: Oiartzungo espazio bat eraldatzeko xedea izango du herritarrekin, hilaren 26an. Izen ematea eta informazioa, Ehuntzera e-posta bidez idatzita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.