Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Pasaiako mugei buruz ariko da Txema Ruiz idazle eta historialaria

Lau barrutietan izango da antxotarra, 'Las difíciles relaciones de las comunidades de la Bahia pasaitarra con Donostia' liburuan jasotako datuak eta esperientziak elkarbanatzen.

Ezkerretik eskuinera, Xabier Baztarrika, Aitziber Zinkunegi, Txema Ruiz, Aitor Brion eta Pedro Mari Perez.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/09

Txema Ruiz idazle eta historialari antxotarrak hitzaldi interesgarriak eskainiko ditu datozen asteotan Pasaian, ostegunean izango da lehena. Lau barrutietan izango da antxotarra, Las difíciles relaciones de las comunidades de la Bahia pasaitarra con Donostia liburuan jasotako datuak eta esperientziak elkarbanatuko ditu pasaitarrekin. Duela hilabete batzuk kaleratu zuen ikerketa eta dokumentazio lan hau Ruizek, eta honetan bi udalerrien arteko mugei buruz aritu da, historikoki izan diren liskarrak kontatuz.

Hitzaldi sorta aurkezteko agerraldia egin dute gaur. Bertan, Txema Ruiz bera, Aitor Brion zinegotzia, Pasaiako liburutegietako koordinatzaile Aitziber Zinkunegi eta Ruizen lagun Xabier Baztarrika eta Pedro Mari Perez izan dira.

Idazle eta historialaria hunkituta agertu da udalak egindako proposamenarekin, sorterrian aurkeztu ahal izatea “ohore” bat dela adierazi du: “Gai horrek polemika handia sortu du eta ezjakintasun handia dago”, adierazi du gaurko agerraldian.

Brion zinegotziaren arabera, “Pasaia eta Donostiaren historia markatu duten harreman konplexuetan” murgildu da antxotarra argitalpen honetan, “portuaren kudeaketatik hasi eta mugei buruzko tentsioetaraino. Idazlearen hurbiltasunagatik eta dibulgazio estiloagatik, kontatzen duen historiak bizitza hartzen du gure begien aurrean. Gainera, zorroztasun historikoa umore eta ironia ukituarekin uztartzen du, eta horrek hitzaldi hauek are interesgarriagoak egingo ditu”, esan du.

Hitzaldi hauetan badiako komunitateen sorrera, Donostiarekin izandako ika-mikak eta beste hainbat gaiez ariko da. Hitzaldiak biribiltzeko, hitzaldian zehar argazkiak erakutsiko dituztela aurreratu dute, Antxotarrok Historia Mintegia Fototekan bildutakoak.

Jarraian hitzaldien informazio guztia:

  • Hilak 11 (osteguna): San Pedroko liburutegian, 19:00etan.
  • Hilak 16 (asteartea): Donibaneko Kulturguneko erabilera anitzeko aretoan, 19:00etan.
  • Hilak 24 (asteazkena): Antxoko liburutegian, 19:00etan.
  • Hilak 29 (astelehena): Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.