Xanistebanen prestaketarekin jarraituko dute ostegunean
Xanistebanetako Jai Batzordeak bigarren bilera egingo du hilaren 11n. Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira eragile eta norbanakoak.
Xanistebanetako Jai Batzordeak 2024. urteko festak antolatzeko hitzordua du. Datorren ostegunean, hilak 11, elkartuko dira, udaletxeko pleno aretoan.
Abuztuko festen antolaketan ibiltzeko interesa duten eragile eta norbanakoak 18:30ean bertara joatea gonbita egin dute. Prestaketaren bigarren bilera izango da.