Antton Kazabonek liburuak sinatuko ditu Urratsen, hilaren 23an
Urrats paper-dendak Liburuen Nazioarteko Egunaren harira antolatu du ekitaldia. Idazle oiartzuarra bertan izango da.
Antton Kazabon idazle oiartzuarra. Hilaren 23a Liburuen Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, azken urteetan bezala, Urrats paper-dendak idazle bat gonbidatuko du.
Oraingoan Antton Kazabon idazle oiartzuarra izango da bertan izango dena. Arratsaldean sinatuko ditu liburuak, 17:00etatik aurrera.
Kazabonek ibilbide oparoa du haur eta gazte literaturan. Pasa den abenduan Hitzari emandako elkarrizketan eman zuen ordura arteko kopuruaren berri: 122 liburu. Aurtengo aurreikuspena ere eman zuen: beste lau gehiago erantsiko dizkio zerrenda horri.
