Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Guipuzcoa' salbamendu ontzi historikoa zaharberritu dute Albaolan

Estatuko lehen salbamendu txalupa motorizatua izan zen, 1926an uretaratu zuten lehen aldiz. "Iraultzailea" izan zela nabarmendu dute gaurko aurkezpenean.

Agote, Alvarez eta Alberdi, gaurko aurkezpenean.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/10

Zaharberritze prozesu luze baten ondoren, Guipúzcoa salbamendu ontzia berriz ere uretaratzeko prest da. Gaur aurkeztu dute zaharberritutako ontzia Albaola Itsas Kultur Faktorian. 1926an eraiki zuten, “iraultzailea” izan zela nabarmendu dute gaur, Estatuko lehen salbamendu txalupa motorizatua izan baitzen. Gaurko aurkezpenean Xabier Agote Albaolako presidentea, Xabier Alberdi Euskal Itsas Museoko zuzendaria eta Goizane Alvarez diputatua izan dira.

Hondotik Ondarera proiektuaren barruan egin dute zaharberritzea, eta gaur aurkeztu dutena, 40 euskal ibai eta itsas ontzi tradizionaletako bat da. Donostiako portuan eraiki zuten, Euskal Itsas Museotik metro eskasera. 1925ean hasi eta 1926an uretaratu zuten. Bere ezaugarri eta diseinuari esker, ospe handia izan zuen nazioartean garai hartan. 11,90 metroko luzera eta 2,90 metroko zabalera duen ontzia motorduna da. 1974ra arte aritu zen lanean, eta ondoren, aisialdirako ontzi gisa erabili zuten, XX. mendearen bukaeran Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskal Ontzi Tradizionalen Bilduman sartu arte.

Saul Hoffman Albaolako ontzigintza tradizionaleko nazioarteko eskolako irakaslea arduratu da zaharberritzeaz, eta uneoro jarraipen batzorde baten laguntza izan du. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute lan hauetan, baita mundu osotik etorritako boluntarioek ere, “euskal itsas ondarearen berreskurapenean euren aletxoa utziz”. Lanetarako ez dute jatorrizko planorik izan, eta hortaz, dokumenturik gabe egitea “erronka” izan dela aitortu dute gaurkoan. Eta nola ez, aurreratu dute datorren maiatzaren 9an hasiko den Pasaia Itsas Festibaleko protagonistetako bat izango dela Guipúzcoa. San Pedroko lonjan izango da ikusgai.

Agoteren arabera, ontziak “bizitza asko salbatu ondoren, ontzia salbatzeko unea ” iritsi zen. “Horretarako, ontzia zaharberritu da, eta jatorrizko itxura berreskuratu du, urteetan zehar izan zituen eraldaketa ugariren ondoren”, esan du gaurko aurkezpenean.

Alberdiren arabera, aipatutako bildumako “bitxi nagusietako” bat da: “laster mende bat beteko duen ontzi historikoa, bere garaian nazioartean iraultzailea izan zen diseinuarekin eraikia”.

Diputatuak aipatu du Guipúzcoa hitzak 1.000 urte beteko dituela datorren urtean, eta horren harira antolatuko dituzten ekitaldietan Pasaian zaharberritu duten ontzia izango dela “gure lurraldeko nortasuna irudikatzen duen ikurra”. “Hori da gure ondarea, gure nortasunaren sinboloa, Gipuzkoan eta Euskal Herrian oso presente dagoen espiritua: oraina hobetzeko eta eraldatzeko horizontera begiratzen duten ekintzaileena, gizarte oso ireki baten barruan, batez ere itsasoari esker, aspalditik konektatu baikaitu beste kultura batzuekin”, erantsi du Alvarezek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.