Kultur aniztasunaren jaia, larunbatean, Koldo Mitxelena ikastetxearen eskutik

Komunitate "aberatsa" direla ospatuko dute; ikastetxearen jolastokia kultur aniztasunaren erakustoki izango da larunbat goizean.

Kultur Aniztasunaren Jaia Koldo Mitxelena Ikastetxeak antolatuta, iaz. Argazkia: Jose Ramon Gurrutxaga 'Txokolo'

Egunerokoan Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeak biltzen duen aniztasunaren erakustoki bihurtuko da ikastetxe horren patio estalia larunbatean, ikasgelak eta jolastokia zipriztintzen dituen aniztasun hori lau haizetara zabalduko dute. Izan ere, Kultura Aniztasunaren Jaia antolatu du hezkuntza komunitateak goizetik eguerdira.

Koldokide guraso elkarteak euren hezkuntza komunitatearen “aberastasunari” egin dio erreferentzia jaiaren harira, “munduko kultura ezberdinen aletxoak biltzen ditugu eta horien erakusleiho izango da Kultur Aniztasunaren Jaia”.

Goizetik eguerdira, ipuin kontaketa sei hizkuntzatan, hainbat tailer, dantza saioak, eta munduko janarien dastaketa egiteko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek. Horiei guziei parte hartzeko deia egin die Koldokide guraso elkarteak.

 

Kultur Aniztasunaren Jaia

  • 11:00-11:30: ipuinak sei hizkuntzetan.
  • 11:30-13:00: Tailerrak. Henna, harriak margotu,  munduko maskarak margotu, milagritoak margotu, eguzki loreak sortu, hizkuntz aniztasuna eta espresio artistikoa.
  • 12:00-13:00: Dantza tailerrak. Salsa, merengea, euskal dantzak.
  • 13:30-14:30: Munduko janarien dastaketa.
  • Eskola publikoaren jairako materialaren eskaerak egiteko postua ere izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.