Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Madalensoro aparkalekuko lau plaza alokatzeko, zozketa

Aparkaleku publikoak 47 toki ditu herritarrentzako. Horietako lau libre geratu dira; hilaren 25era arte eman daiteke izena zozketan.

madalensoro aparkalekuak 109 toki daude, guztira, Madalensoron.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/10

Oiartzungo Udalak adierazi duenez, Madalensoro pilotalekuaren azpiko aparkalekuan lau toki libre geratu dira. Horiek alokatu nahi dituztenentzako prozesua abiaraziko duela jakinarazi dute.

Aparkaleku horretan 109 toki daude. 62 edozein herritarrek erabiltzeko moduan daude, eta gainontzeko 47ak hamar urterako esleituta daude, 2019tik. Horietako lau libre geratu dira; zehazki 28, 39, 46 eta 47 zenbakia dutenak.

Toki horiek zozkatuko dituzte, eta interesa dutenek hilaren 11tik —bihar, osteguna— 25era bitartean eman beharko dute izena. Horretarako udaletxetik pasa daiteke, edo egoitza elektronikoaren bidez izena eman.

Esleipena, ia 2029ra arte

Zozkatuko dituzten tokiak 2028ko abenduaren 31ra arteko esleipena izango dute. Hala ere, esleipendunek edozein momentutan uko egin diezaiokete garaje plaza horri. Hilean 50,44 euroko prezioa dute.

Garaje plaza guztiak irekiak dira, lurzoruan margotutako marrek mugatuak. Bakoitzak, gutxi gorabehera, 13,475 metro koadroko azalera du. Zozkatuko dituzten lau toki horietatik hiruk desgaitasunen bat duten pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat egokituta daude.

Eskaera orriarekin batera, ardurapeko adierazpena eta gehien interesatzen zaien plazen hurrenkera zehazten duten dokumentua aurkeztu beharko dute interesdunek.

Hori bai, esleipena jasoko ez dutenen artean itxaron-zerrenda osatuko dutela jakinarazi du udalak. Aurrerago tokiren bat libre geratuko balitz, haiek izango dute lehentasuna.

Xehetasunak eta aurkeztu beharreko dokumentuak Oiartzungo Udalaren webguneko Iragarki Taulan ikus daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.