Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Arragua biziberritzeko prozesua abiaraziko dute

Auzoan etxebizitzak eta ekipamenduak egiteko proiektua du Oiartzungo Udalak. Auzotarrekin marraztu nahi dute etorkizuna.

arragua biziberritzea planoa
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/11

Arragua biziberritzeko prozesua abiaraziko du Oiartzungo Udalak. Nabarmendu dute auzo bakoitzak duela bere nortasuna, are gehiago Oiartzunen. “Eta orain, Altzibarren egin zen bezala, Arragua biziberritzeko unea da. Arragua bizia, erosoa, irisgarria, koloretsua, herriari lotua, auzotarren beharretara egina”, iragarri dute.

Azpiegitura berriak egingo dituzte auzoan, “elkarbizitza eta zaintza erraztuko dituen” kalitatezko espazio publikoekin. “Etxe gehiago eta aisialdirako gune eta plaza berriak gehituko zaizkio oraingo auzoari, beti izan duen izaera eta nortasuna indartzeko”, esan du udalak.

Arraguan bizi direnen eta bizitzera joango direnen bizi-kalitatea “erdigunean” jarri nahi duela adierazi du Oiartzungo Udalak. Udalak honako gaietan jarri nahi du fokua:

  • Auzoko kale-bizitza sendotu eta zerbitzu berriak ekarriko dituen hazkundea.
  • Oiartzuar gazteen etxebizitza beharrei egokitutako etxebizitza babestua sustatuz. Etxebizitzen erdia baino gehiago izango da babestua.
  • Auzoa konektatuz: oinez, bizikletaz, autobusez eta trenez.
  • Eremu natural askotarikoak sortuaz, haurren gozamenerako eta helduen mugimendurako.

390 etxe…

Arraguaren biziberritze integrala diseinatzeak aspaldi du jatorria. Izan ere, 2006an 600 etxebizitza proiektatu zituen orduko udal gobernuak. Gerora gobernuan egon diren udal taldeek gehiegizkoa iritzi zioten, eta, negoziazioen ondoren, 390era murriztuko dira eraikiko den etxebizitza kopurua. Horien erdia pasatxo, babestutakoak izango dira.

Oiartzuarrek izango dute lehentasuna, jakinarazi dutenez. Hiru logelakoak, bikoak eta bakarrekoak izango dira, herritarren beharrak asetzeko.

Babestutako etxeen kopuru handiena babestutakoak izatearen arrazoia azaldu du udalak: “Gaur egun etxebizitza erosteko herritarrek finantzazio mugekin egiten dute topo eta, ondorioz, ezinbestean bada ere, alokairua da emantzipaziorako eta bizitza proiektuak garatzeko aukera erreala”.

…eta hainbat ekipamendu

Hala ere, etxebizitzak bakarrik ez, beste hainbat ekipamendu ezarri nahi ditu udalak, etxeetara ez mugatzeko. Etxeetako atarietan 3.000 metro koadro erreserbatuko dituzte: denda, taberna, udal zerbitzuak, auzo lokala… Kanpoan 8.000 metro bideratuko dituzte parke eta berdeguneetara.

Eremu horien erabilera auzotarrekin eta gainontzeko oiartzuarrekin zehaztu nahi du udalak, «auzo bizigarri eta erakargarria» egiteko, guztien neurri eta beharretara egokitua, parte-hartze saioetatik abiatuta.

Bilerak

Oiartzungo Udalak bina bilera egingo ditu arraguarrekin, alde batetik, eta gainontzeko oiartzuarrekin, bestetik. Lehenak hilaren 17an (Arraguako frontoi ondoko lokalean) eta 18an (udaletxean) izango dira, proiektua aurkeztu eta «etorkizuna irudikatzen hasteko». Bigarrenak hilaren 24an (Arraguan) eta 25ean izango dira, espazio berde eta plazen nolakotasuna, eta auzoak behar dituen zerbitzuak lantzeko.

Arraguan eta Elizalden egingo diren ariketak berdinak izango dira. Udalak herritar guztiei eman nahi die auzoa biziberritzeko proposamenak egiteko aukera. Saio guztiak 18:30ean izango dira eta zuzeneko itzulpen zerbitzua egongo da.

KARTELA

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.