Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraPolitika

EH Bilduk eta EAJk "erasotzat" jo dituzte euskararen kontrako bi epaiak

Irakurketa bateratua atera dute bi alderdiek. Adierazi dutenez, epai horiek "ez dute aintzat hartzen euskararen eta gaztelaniaren bizikidetza errazteko azken 40 urteetan garatu den legegintza prozesua, ez eta administrazioak egin duen bidea ere".

euskararen kontrako oldarraldia
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/11

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek euskararen kontra egin berri dituzten bi epaiak salatzeko irakurketa bateratua atera dute udaleko EH Bildu eta EAJ taldeek. Biek “erasotzat” jo dituzte bi sententziak, “hizkuntza eskubideak zalantzan” jartzen baitituzte haien hitzetan.

Adierazi dutenez, epai horiek “ez dute aintzat hartzen euskararen eta gaztelaniaren bizikidetza errazteko azken 40 urteetan Euskadin garatu den legegintza prozesua, ez eta administrazioak egin duen bidea ere”. Oinarriko lege horrek garapena izan duela erantsi dute, hainbat dekretu eta arauren bidez. Hauek “euskararen normalizazioan aurrea egiteko ezinbestekoak” izan direla diote, “eta etorkizun hurbilean jarraitu beharreko bidea dugu hori. Zergatik da diskriminatzailea gutxieneko euskara maila bat eskatzea? Udaleko langile guzti-guztiek ordezkatzen dute udala, kalean dabiltzanek nahiz bulegoetan dihardutenek. Guztiak dira udalaren ispilu”, diote, amorruz. Hortaz, eskubide hori muga edo trabarik gabe betetzen dela ziurtatzea herri langileen betebeharra dela erantsi dute: “ez da langilearen eskubideen defentsa egitea, gizartearen eskubideak ez urratzea baizik”.

Auzitegiak hizkuntza politiketan “eragile aktibo” bihurtzen ari dela esan dute bi taldeek, “hizkuntzaren planifikazioa errotik mugatuz”, eta udalaren “autonomiaren kontra” jotzen ari direla. “Euskara biziberritzeko politikak erabat mugatzen dira, administrazioan euskara gaztelaniaren makuluarekin soilik erabili behar dela iradokiz. Horrek urte askotan atzera egitea dakar. Halaber, lanpostuei euskararen hizkuntza eskakizuna ezabatzea zerbitzu publikoen kalitatea murriztea eta erantzukizun sozialari jaramonik ez egitea da”, esan dute. Beraz, herritar guztien eskubideak bermatzeko bide bakarra langile publikoek euskararen ezagutza izatea dela erantsi dute hiru taldeek.

Bukatzeko, aurreratu dute euskararen mailaren ezagutza kentzeko emandako epaien kontrako helegitea aurkeztuko duela. Era berean, honakoa eskatu dute (hitzez hitz): Ez urratzea udalarekin euskaraz komunikatu nahi duten pasaitarren eskubideak eta ez hartzea Pasaiako euskararen normalizazio prozesuan atzerapausoa eragin dezakeen inongo erabakirik; Errespetatzea udalaren autonomia, zehazki, udal baliabideak eta zerbitzuak pasaitarren beharren arabera antolatzeko eta egokitzeko eskumen eta betebeharra; eta herritarrei dei egin diete Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak deitu duten elkarretaratzean parte hartzera.

Erlazionatutako edukiaEuskararen kontrako bi sententzia Pasaian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.