Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko dugun eskubidearen aurkako oldarraldirik ez dugu onartuko"

Elkarretaratzea egin dute gaur Pasaiako Udaleko langileek, euskararen kontrako azken bi sententziak salatzeko. Udalari "errekurtsoa jartzeko eta egonkortze prozesuarekin aurrera egiteko" eskatu diote.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/11

Euskararen aurkako azken erasoari irmoki erantzun diote gaur Pasaiako udal langileek. Pasaiako Langileen Batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian udaletxe parean, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lemapean. Bertan salatu dute Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. epaitegiek eman berri dituzten bi sententziak. Hauen arabera, udalak 2023an egindako kale garbitzaileen lanpostuak egonkortzeko deialdian gutxieneko euskara mailaren eskakizuna baliorik gabe utzi dute. Hain zuen, 2015ean hamabost lanpostutarako euskarazko B1 maila izatea jarri zuten baldintza gisa eta eskaera hori “diskriminatzailea” dela diote bi sententziek, “argudiatzen baitu urratu egiten dela lanpostu publikoetara baldintza beretan iristeko oinarrizko eskubidea”.

“Euskal langileok Euskal Herrian euskaraz lan egiteko eta bizitzeko dugun eskubidearen aurkako oldarraldirik ez dugu onartuko, lanerako dugun eskubidea eta gure herrian euskaraz bizitzeko duguna ez baitira kontrajarriak, osagarriak baizik. Ez dugu ontzat emango Pasaiako Udalean kale garbitzaile lanpostuetan gutxieneko euskara mailaren ezagutza kentzeko kaleratu diren ebazpen judizialak”, esan dute lehenik

Udaleko langile “guzti-guztiek” ordezkatzen dutela erantsi dute, “kalean dabiltzanek nahiz bulegoetan dihardutenek. Guztiak dira udalaren ispilu”. Herritar guztiek herri administrazioarekin nahi duten hizkuntza ofizialean harremanak izateko eskubidea dutela  esan dute, eta “ezinbestean”, beraz, “herri langileen betebeharra dela eskubide hori muga edo trabarik gabe betetzen dela ziurtatzea”.

Udalak erakundea bera zein udalerria euskalduntzeko planak bideratzen urteak daramatzala esan dute, eta horretarako, langileei dagokien hizkuntza eskakizuna lortzeko baliabideak eskaintzen. “Hortaz, lege arloan ez dugu ulertzen azken 40 urteotan indarrean egon den Euskara Legea, eta lege hori garatzeko dekretu guztiak normaltasunez bideratu direnean, horiek aldatu gabe orain sekulako oldarraldi juridikoan murgildu izana. Legeak onartu badira, zergatik jotzen dute epaileek lege horien kontra? Ez al dira ba gehiengo zabal batez onartu? Zer aldatu da?. Ondorio linguistikoak dituen inboluzio politiko zabalagoaren baitan dago erantzuna. Erabat antidemokratikoa da, euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea zapuztea legaltzat jotzen bada ere”, adierazi dute, amorruz.

Eskaerak
Guzti hori kontuan hartuta, lehenik eta behin, Pasaiako Udalari “errekurtsoa jartzeko eta egonkortze prozesuarekin aurrera egiteko” eskatu diote, “lanpostuen zerrendan onartutakoa errespetatuz”. Horri lotuta, euskara maila hobetzeko udal langileek beharrezkoak dituzten baliabideak ematen jarraitzeko ere eskatu diote erakundeari.

Bigarrenik, euskal klase politikoari dei egin diote, “horrelako oldarraldia ekidin dezakeen bidea eta akordio politikoa jorra dezan, horretarako legea egokituz, alegia, Euskararen Legea sendotuz”.

Euskal jendarteari ere dei egin diote, “oldarraldiari aurre egiteko”, eta besteak beste, “euskaraz bizitzeko autua egin dezan, euskara nonahi harrotasunez erabiliz”.

Langileei “euskararen alde ager daitezen” eskatu diete, lan mundua euskalduntzeko prozesuan “indar erabakitzaileak” izan daitezen.

Azkenik, bihar (hilak 12) Antxoko Biteri plazan egingo duten elkarretaratzera joateko deia egin diete pasaitarrei. 18:30ean bilduko dira, Kontseiluak eta Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak deituta.

Erlazionatutako edukiaEH Bilduk eta EAJk “erasotzat” jo dituzte euskararen kontrako bi epaiakEuskararen kontrako bi sententzia Pasaian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.