Emaile berriak behar dituzte Antxon
Asteartean izango da odola emateko hurrengo aukera, Antxoko anbulatorioan.
Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak odola ematera deitu ditu pasaitarrak. Asteazkenean (hilak 17) izango da horretarako aukera, 16:30etk 20:15ak bitarte, Antxoko anbulatorioan. Emaile berriak behar dituztela jakinarazi dute.
Taldekoek gogorarazi dute COVID 19arekun zerikusia duen sintomaren bat izanez gero ez bertaratzeko.
Saio guztietan bezalaxe, aldez aurretik izena eman beharko da, jende pilaketak saihestu nahi baitituzte. Helbide honetara idatzi behar da.
Martxoko saioetan orotara 29 poltsa jaso zituzten.