Papin Eguna ospatuko dute gazte antxotarrek larunbatean
Egun osoko festa eguna antolatu dute Antxoko gazteek larunbaterako. Bazkariko txartelak 10 euroan eskura daitezke oraindik, Ibaiondoko kantinan eta Axularren.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/04/captura-de-pantalla-2024-04-11-a-las-12-09-34.png)
Antxoko gazteek hitzordu garrantzitsua dute larunbat honetan (hilak 13), Papineko Gazteriak Papin Eguna ospatuko baitu Ibaiondo pilotalekuan. Egun osoko egitaraua prestatu dute, denetik izango da.
12:00etan abiatuko dute eguna, jolasak izango dira (5 taldetan banatuko dira gazteak). 14:00etan, berriz, sabelak beteko dituzte, arratsaldeko ekitaldi eta festari aurre egiteko. Izan ere, 16:00etan Antxo AFko jokalariak animatzera abiatuko dira Donibaneko kiroldegira, partida jokatuko baitute bertan. 19:00etan itzuliko dira gazte antxotarrak, eta txaranga batek girotuko du iluntzea. Gauen Sobakillo afaria egingo dute, eta bingo musikatuaren ondoren, festa izango da DJ Esam-ekin Ibaiondon.
Bazkariko txartelak 10 euroan eskura daitezke, Ibaiondoko kantinan eta Axularren.