EH Bilduk ekitaldia egingo du gaur Trintxerpen
Koalizio abertzalearen izenean, Larraitz Ugarte legebiltzarkidea barrutiko alkateordetzan izango da, 19:15etik aurrera.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak datorren igandean (hilak 21) izango dira, eta EH Bilduk geldialdia egingo du gaur Trintxerpeko alkateordetzan. Koalizio abertzalearen izenean, Larraitz Ugarte legebiltzarkidea izango da Pasaian. Ekitaldia 19:15ean hasiko da.