Pasaiako Udaleko kale garbitzaileen lan deialdietan epaitegiek euskara mespretxatu izana salatu dute gaur pasaitarrek.
Tamara Muruetagoienak lekukotza eman die Ander Iriarte eta Amaia Merinori. Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian izango da estreinaldia.
Astelehen, asteazken eta ostiraleko egoitzaren aurrean mobilizazioak egiten hasi dira langileak, langile falta salatzeko.
Oporralditxoaren ondoren, lehiara bueltatuko dira talde guztiak. Emakumeak Bilbon arituko dira, eta gizonak, Mutrikuren kontra.
Hilaren 22tik maiatzaren 10era izango da matrikulazioa, eta presentzialki zein telematikoki egiteko aukera eskaini dute Uztargi eta Goialdek.
Ahalik eta harrera familia gehien behar ditu Oporrak Bakean programak. Uda honetan 300 haur saharar jaso nahi dituzte, eta hori lortzetik «oso urrun» daudela azaldu du Bixi Bixi elkarteak.
Allerruren eta Munttarperen talde nagusiek Plazetan eta Bekoerrotan jokatuko dituzte partidak.
Koalizio abertzalearen izenean, Larraitz Ugarte legebiltzarkidea barrutiko alkateordetzan izango da, 19:15etik aurrera.
Oiartzungo klubeko pilotariek 33 partida jokatuko dituzte asteburuan. Horietatik 11 Madalensoron izango dira, eta hiru kanporaketa.
65 udal langilek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Trintxerpen, euren soldatak egunera daitezen eskatzeko.
Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak irteera antolatu du hilaren 20rako. Herriko plazatik aterako dira, 09:30ean, eta Aitziber Sarobe biologoarekin egingo dute ibilbidea.
Hilaren 15etik 18ra, eta 26an, XII. Musika Astearen barruko kontzertuak jasoko ditu Trintxerpeko alkateordetzak. Musikeneko ikasleen saioak izango dira.
Lezoko Dantzazaleek proposamen berri bat landu dute ekainaren 8rako: II. Dantzari Festa egingo dute, herrian egitekoa den Euskal Jaiaren egitarauaren barruan.